Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko martxoaren 21ekoa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez agintzen baita argitara daitezela 2022ko maiatzaren 18ko Ebazpenaren bidez Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lanpostuak behin betiko eta barne-sustapenaren bidez betetzeko deitutako lehiaketaren ondorioz egindako lanpostu-esleipenak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 81
- Hurrenkera-zk.: 1957
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/03/21
- Argitaratze-data: 2024/04/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Giza Baliabideen zuzendariaren eta PLEA-Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren 2022ko maiatzaren 18ko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lanpostuak behin betiko eta barne-sustapenaren bidez betetzeko barne-lehiaketarako. Aipatutako deialdiaren ebazpena eta oinarriak 2022ko maiatzaren 31ko EHAAn argitaratu ziren.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak 2319/2022 gatazka kolektiboko autoetan emandako epaia betez, Giza Baliabideen zuzendariak eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak 2023ko otsailaren 28ko eta martxoaren 1eko ebazpenak eman zituzten. Ebazpen horiek agindu zuten jarduketak atzera eramatea epaiak deklaratzen dituen arau-hausteak egin ziren unera.
2023ko urriaren 19an, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salak epaia betearazteko intzidentearen autoa eman zuen, honako hau adieraziz: «Giza Baliabideen zuzendariak eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak epaia betearazteko 2023ko otsailaren 28an eta martxoaren 1ean emandako ebazpenek zuzen eta egoki bete zuten epai hori».
Giza Baliabideen Zuzendaritzaren eta PLEAko Zuzendaritzaren 2024ko otsailaren 5eko Ebazpenaren bidez, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lanpostuak behin betiko eta barne-sustapenaren bidez betetzeko lehiaketa izapidetzearen ondorioz egindako behin betiko lanpostu-esleipenak onartu eta Gurenet atarian argitaratu ziren. Ebazpen horretan adierazi zen esleipen horiek 2024ko apirilaren 1etik aurrera izango zituztela ondorioak.
Arazo intzidental berezi gisa, Giza Baliabideen Zuzendaritzaren eta PLEAko Zuzendaritzaren 2023ko abenduaren 12ko Ebazpenaren bidez erabaki zen, kautelaz, barne-lehiaketako prozesutik kanpo uztea Sindikatu Harremanen Arloko buruaren lanpostua (3212 kodea) eta Ekinbide-Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenaren Bulegoko buruarena (3217 kodea), harik eta kasuan kasuko prozesu judizialetan epai irmoa eman arte edo judizialki erabakitako kautelazko neurriak kentzea erabaki arte.
2024ko otsailaren 20an, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak epaia eman zuen, eta deklaratu zuen eskubidea zegoela Ekinbide-Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenaren Bulegoko buruaren lanpostua (3217 kodea) merezimendu-lehiaketako prozesu baten bidez deitzeko, ulertzen baita 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrien aplikazio-eremuaren barruan sartzen dela, lege horren xedapenetan adierazitako epeetan; eta, beraz, berariaz baztertu zuen lanpostu hori Segurtasun Saileko lanpostuak behin betiko eta barne-sustapenaren bidez betetzeko deitutako lehiaketa-prozesutik (2022ko maiatzaren 18ko Ebazpena; 2022ko maiatzaren 31ko EHAA, 104. zk.).
Horregatik guztiagatik, barne-lehiaketako prozesua arautzen duten oinarriekin bat etorriz, honako hau
Lehenengoa. Agintzea EHAAn argitara daitezela Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdetako Euskal Akademiako lanpostuak behin betiko eta barne-sustapenaren bidez betetzeko lehiaketa izapidetzearen ondorioz egindako behin betiko lanpostu-esleipenak, Gurenet-en argitaratutako Giza Baliabideen Zuzendaritzaren eta PLEAko Zuzendaritzaren 2024ko otsailaren 5eko Ebazpenaren arabera (I. eranskina).
Esleipendunei dei egingo zaie kontratua berritzeko agiria formaliza dezaten, egun horretan esleitutako lanpostuaz benetan jabetu direla egiaztatzeko.
Bigarrena. I. eranskinean ezein parte-hartzaileri berariaz esleitu ez zaizkion lanpostuak eman gabe uztea. Lanpostu horien artean honako hauek aipatzen dira berariaz:
Sindikatu Harremanen Arloko buruarena (3212 kodea), zeinari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak 2023-03-27an emandako epaia Auzitegi Gorenean kasazio-errekurtsoaren zain baitago; eta,
Ekinbide-Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenaren Bulegoko buruarena (3217 kodea).
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka ezin da administrazio-errekurtsorik aurkeztu, eta lan-arloko jurisdikzio-bidea irekita geratuko da bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 21a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
RICARDO ITUARTE AZPIAZU.
(Ikus .PDF)