Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko ekainaren 21ekoa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 15eko Aginduan ezarritako esparruaren barruan emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez onartu ziren arrantza-sektoreari laguntzak emateko aldi baterako araubidearen oinarriak, eta deialdia egin zen, xedea izanik arrantza-jardueraren lehiakortasunari eustea, COVID-19ak eragindako alarmaren ondoriozko aldi baterako laguntza-esparruaren babesean.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 132
- Hurrenkera-zk.: 3272
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/06/21
- Argitaratze-data: 2024/07/05
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 15eko Aginduaren bidez onartu ziren arrantza-sektoreari laguntzak emateko aldi baterako araubidearen oinarriak, eta deialdia egin zen, xedea izanik arrantza-jardueraren lehiakortasunari eustea, COVID-19ak eragindako alarmaren ondoriozko aldi baterako laguntza-esparruaren babesean (2020ko apirilaren 27ko EHAA, 79. zk.).
Agindu horren eranskineko 8. oinarriko 8. paragrafoan xedatzen denez, prozeduraren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, enpresa eskatzaile guztiei ebazpen osoa helarazteaz gain.
Horregatik guztiagatik, honako hau
Argitara ematea, jende guztiak jakin dezan, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 15eko Aginduan ezarritako esparruaren barruan emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, ebazpen honen eranskinean jasota dagoena. Agindu horren bidez onartu ziren arrantza-sektoreari laguntzak emateko aldi baterako araubidearen oinarriak, eta deialdia egin zen, xedea izanik arrantza-jardueraren lehiakortasunari eustea, COVID-19ak eragindako alarmaren ondoriozko aldi baterako laguntza-esparruaren babesean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 21a.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
LEANDRO AZCUE MUGICA.
(Ikus .PDF)