Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 15ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 16ko Aginduaren babesean 2023ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bitartez, EAEko landa- eta itsasertz-eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldietarako 2023. urterako laguntzak deitu dira minimis araubidearen barruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 80
  • Hurrenkera-zk.: 1946
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/04/15
  • Argitaratze-data: 2024/04/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ingurumena; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 16ko Aginduaren bidez iragarri ziren EAEko landa- eta itsasertz-eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldietarako 2023. urterako laguntzak, bai eta laguntza-eskabideak aurkezteko epea ere.

Aipatu 2023ko maiatzaren 16ko Aginduaren 5. apartatuaren 9. oinarrian ezarritakoa betez, eta aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpen bidez EHAAn argitaratuko da emandako dirulaguntzen eta laguntza jasoko duten pertsonen zerrenda, baita diruz lagundutako gizarte-ekitaldiak eta horiei dagozkien zenbatekoak ere, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

Argitara ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 16ko Aginduaren babesean 2023ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez iragarri ziren EAEko landa- eta itsasertz-eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldietarako 2023. urterako laguntzak minimis araubidearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 15a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

(Ikus .PDF)