Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko abenduaren 19koa, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, Arabako Gaubea udal-mugartean dagoen «Mendia 4» izeneko parke eolikorako administrazio-baimenaren eskaeretarako lehia-prozedura ebazten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 10
- Hurrenkera-zk.: 238
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/12/19
- Argitaratze-data: 2025/01/16
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Espediente-zk.: 01-GEY-2024-00048
2024ko ekainaren 10ean, Mendia Wind, SL enpresak, «Mendia 4» aurreproiekturako aurretiko administrazio-baimena eskatu zuen, Arabako Gaubea udal-mugartean.
Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eskaera jendaurrean jarri zen, lehian eskaera egin ahal izateko, eta horretarako, iragarkia argitaratu zen 2024ko urriaren 21eko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta 2024ko azaroaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Arauz ezarritako epean ez da aurkeztu lehiarako baimen-eskaera gehiagorik.
Elektrizitatearen Sektoreari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 21. artikuluak, Energia elektrikoaren instalazioak garraiatu, banatu, merkaturatu, hornitu eta baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 115. artikuluak eta Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak ezartzen dute energia elektrikoa ekoizteko Parke Eolikoak eraikitzeko aldez aurretiko administrazio-baimena behar dela.
Arabako Lurralde Ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Arabako lurralde-ordezkariak hau
Lehenengoa. Mendia Wind, SL enpresak Arabako Gaubea udal-mugartean dagoen «Mendia 4» izeneko parke eolikorako aurkeztutako aurreproiektua hautatzea.
Bigarrena. Mendia Wind, SL enpresak 115/2002 Dekretuak 7. artikuluan ezartzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du sei hileko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, aurretiko administrazio-baimena izapidetzeko.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Deskarbonizazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 19a.
Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria,
JOSÉ MIGUEL MUÑOZ SAN MARTÍN.