Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 10ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena eta Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, baterakoa, zeinaren bidez egiten baita ondoko Ebazpenaren bigarren hutsen zuzenketa: Ebazpena, 2022ko abenduaren 5ekoa, zeinaren bidez onetsi eta argitaratzen baitira Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietako zein ikuskapen eskalako ofizialordearen eta ofizialaren kategorietako zenbait lanpostu -izendapen askearen (C247) eta berariazko merezimendu lehiaketaren (C248 eta C249) sistemen bidez hornitu beharrekoak- betetzeko lehiaketa eta lanpostuen aldi baterako esleipena egiteko prozedura.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 19
  • Hurrenkera-zk.: 451
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/10
  • Argitaratze-data: 2023/01/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Herrizaingoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 30eko baterako Ebazpenaren bidez, ondoko ebazpenaren hutsen zuzenketa egin zen: Ebazpena, 2022ko abenduaren 5ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, baterakoa, zeinaren bidez onetsi eta argitaratzen baitira Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietako zein ikuskapen eskalako ofizialordearen eta ofizialaren kategorietako zenbait lanpostu -izendapen askearen (C247) eta berariazko merezimendu lehiaketaren (C248 eta C249) sistemen bidez hornitu beharrekoak- betetzeko lehiaketa eta lanpostuen aldi baterako esleipena egiteko prozedura.

Zenbait huts aurkitu dira, berriro ere, Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko baterako ebazpen horretan. Beraz, zuzendu egiten dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera. Honako hau

Lehenengoa. Aurrekarietan adierazitako Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko baterako Ebazpenaren 11.1. eranskinean, berariazko probako gaiak aldatzea honako hauengatik:

BERARIAZKO PROBA: 30437 AGENTE ADITUA ETA 30436 ADITUEN TALDEKO BURUA KODEETAKO LANPOSTUAK, IKERKETA KRIMINALEKO ETA POLIZIA JUDIZIALEKO BURUTZAKOAK

Proba baztertzaile bat egin beharko da. Jarraian adierazitako gaiei buruzko ezagutzen proba teoriko edo/eta praktiko bat egin beharko da, zeinetan gehienez 40 puntu lortu ahalko diren eta nahitaezkoa izango den 20 puntu edo gehiago lortzea, berori gainditzeko.

GAIAK:

1. 78. jarraibidea.

2. 80. jarraibidea.

  1. 7/2021 Lege Organikoa, maiatzaren 26koa, Arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatzen diren datu pertsonalak babesteari buruzkoa. 7. artikulua.

  2. 4/2015 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko.

  3. Perituak eta Lekukoak Babesteko Legea. 19/1994 Lege Organikoa.

    20. polizia-jarraibidea: Atxilotzeko eta Entregatzeko Europako Agindua.

    37. polizia-jarraibidea: Atzerriko herrialdeek sortutako SIS seinalamenduak.

    38. polizia-jarraibidea: SIS/BDSN 8 seinalamenduak (nazio-eremua).

    45. polizia-jarraibidea: Nazioarteko Erreguzko Batzordea.

  1. 3/2018 Legea, ekainaren 11koa, Europako ikerketa-aginduari buruzkoa (OEI).

  2. Fiskaltzaren 2/2011 Zirkularra, 5/2010 Lege Organikoak Zigor Kodea erreformatzeari buruzkoa, erakunde eta talde kriminalei dagokienez.

  3. 2/2019 Zirkularra, telefonozko komunikazioak eta telematikoak intertzeptatzeari buruzkoa.

  4. 4/2019 Zirkularra, gailu teknikoak erabiltzeari eta irudia hartzeari, jarraipenari eta lokalizazioari buruzkoa.

  5. Zuriketa Legea. 10/2010 Legea, apirilaren 28koa, kapitalak zuritzea eta terrorismoa finantzatzea prebenitzekoa, testu kontsolidatua.

  6. 9/2022 Lege Organikoa, uztailaren 28koa, arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko edo epaitzeko finantza-informazioa eta bestelako informazioa erabiltzea errazten duten arauak ezartzen dituena. 2016/794 EB Erregelamenduaren I. eranskina (3. artikuluko 1. paragrafoan aipatzen diren delinkuentzia-moduen zerrenda soilik).

  7. 016. zerbitzu-agindua, ordainbideetan esku hartzeko prozedurari buruzkoa.

  8. Kontrabandoa zigortzea. 12/1995 Lege Organikoa, abenduaren 12koa, kontrabandoa zigortzeari buruzkoa.

  9. Zigor Kodea- II. liburua- VIII. titulua. Sexu-askatasunaren aurkako delituak, 178. artikulutik 194 bis artikulura. 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa.

  10. 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean erabat babestekoa.

  11. 35/1995 Legea, abenduaren 11koa, indarkeriazko delituen eta sexu-askatasunaren aurkako delituen biktimak laguntzeari eta sorosteari buruzkoa.

  12. 1/2009 Jarraibidea, Segurtasuneko Estatu Idazkaritzarena, adingabeen desagerpenaren eta arrisku handiko beste desagertze batzuen aurreko polizia-jardunari buruzkoa.

  13. Ertzaintzaren 063. polizia-jarraibidea (08 berrikuspena, 2022ko martxoaren 16koa), desagertutako pertsonei, gorpuei eta identifikatu gabeko gorpuzkiei buruzkoa.

  14. 5/2011 Zirkularra, Estatuko Fiskaltza Nagusiarena, atzerritartasunaren eta immigrazioaren arloan ministerio fiskalaren jarduera-unitate espezializaturako irizpideei buruzkoa.

  15. Gizakien salerosketaren biktimak babesteko esparru-protokoloa, Justizia, Barne, Enpleguko eta Gizarte Segurantzako, eta Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioek, Estatuko Fiskaltza Nagusiak eta Botere Judizialaren Kontseiluak 2011ko urriaren 28an egindako Akordioaren bidez hartutakoa.

  16. 4/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 11koa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzkoa.

  17. 031. zerbitzu-agindua: Sexu-esplotaziora bideratutako gizakien salerosketaren biktima diren emakumeei eta adingabeei arreta emateko koordinazio-protokoloa aplikatzea. 2021. urtea. 2. berrikuspena.

  18. 015. zerbitzu-agindua: Ertzaintzaren negoziazio-eredua. 2021. urtea. 1. berrikuspena.

  19. 014. Agindua: Zirkulazio-istripuetan egin beharreko eginbideak, eranskinik gabe.

  20. PSI 23. aplikazioa (trafiko-istripuak) eta 24. aplikazioa (bide-segurtasunaren aurkako delituen atestatuak). Datuen alta eta kontsulta. Eginbideak.

  21. AutoCAD 2011 marrazki-tresna eta ortoargazkiak erabiltzea.

  22. Trafiko-istripuen geoerreferentziazioa.

  23. Istripuak berritzeko aplikatutako oinarrizko fisika-printzipioak.

  24. 6/2019 Legea, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena.

  25. Kontseiluaren 1338/2001 (EE) Erregelamendua, 2001-06-28koa, euroa faltsifikaziotik babesteko beharrezko neurriak zehazten dituena.

  26. 948/2015 Errege Dekretua, urriaren 23koa, aktiboak berreskuratu eta kudeatzeko bulegoa arautzeari buruzkoa.

  27. 873/2014 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, Terrorismoaren eta krimen antolatuaren aurkako Inteligentzia Zentroarena.

  28. 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzkoa.

  29. 9/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, etxeko animaliak babesteari buruzkoa.

  30. 7/2022 Legea, apirilaren 8koa, ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoa.

  31. 34/2007 Legea. Airearen kalitatea eta atmosferaren babesa.

  32. 1/2001 Errege Dekretua. Uren Legea.

  33. 22/1988 Legea. Kostaldeei buruzko Legea.

  34. 035. zerbitzu-agindua, baso-suteei buruzkoa.

  35. 034. zerbitzu-agindua, ur kontinentaletako isurketei buruzkoa.

  36. GURENET ikerketa-gida BECeko iruzurra.

  37. GURENET ikerketa-gida CEOren iruzurra.

  38. GURENET ikerketa-gida Microsoften gezurrezko euskarri teknikoaren iruzurra.

  39. GURENET ikerketa-gida Ransomware.

  40. INCIBE- Enpresa-inguruneen aurkako zibermehatxuak.

  41. INCIBE- Zibersegurtasunaren 2021eko glosario-gida.

    Bigarrena. Aurrekarietan adierazitako Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko baterako Ebazpenaren 11.2. eranskinean, berariazko probako gaiak aldatzea honako hauengatik:

    BERARIAZKO PROBA: 30439, 30440, 30442, 30443, 30445 ETA 30446 AGENTE LEHENA ETA AGENTEA KODEETAKO LANPOSTUAK ETA 30438, 30441 ETA 30444 POLIZIA JUDIAZIALEKO TALDEKO BURUA KODEETAKO LANPOSTUAK, IKERKETA KRIMINAL ETA POLIZIA JUDIZIALEKO BURUTZAKOAK

    Jarraian adierazitako gaiei buruzko ezagutzen proba teoriko baztertzaile bat egin beharko da, zeinetan gehienez 40 puntu lortu ahal izango diren eta nahitaezkoa izango den 20 puntu edo gehiago lortzea, berori gainditzeko.

    GAIAK:

  1. Prozedura Kriminalaren Legea: I. liburua, I., II., IV., V., VII. eta VIII. titulu osoak. VI. titulua. I. kapitulua. II., III., IV., VI. eta VII. liburu osoak.

  2. Zigor Kodea, II. liburua.

  3. 10/2022 Lege Organikoa, irailaren 6koa, sexu-askatasunaren berme integralari buruzkoa. V. titulua, VI. titulua, eta VIII. titulua, azken xedapenetatik lehenengoa, laugarrena, bosgarrena, zazpigarrena eta zortzigarrena.

  4. Fiskaltzaren 2/2011 Zirkularra, Zigor Kodea 5/2010 Lege Organikoaren bidez erreformatzeari buruzkoa, antolakunde eta talde kriminalei dagokienez.

  5. 2/2019 Zirkularra, komunikazio telefoniko eta telematikoen interpretazioari buruzkoa.

  6. Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa.

  7. Agindua, 2012ko otsailaren 6koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskadiko Bulego Fiskal berriaren egitura eta antolamendua zehazten dituena.

  8. 236/2012 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundea arautzen duena.

  9. 769/1987 Errege Dekretua, ekainaren 19koa, Polizia Judiziala arautzekoa.

  10. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzaren 4/2009 Jarraibidea.

  11. Bizkaiko idazkari koordinatzailearen 1/2013 Jarraibidea, Botere Judizialaren Lege Organikoko 549. artikuluan aurreikusitakoaren babesean polizia-kidegoei laguntza eskatzeko bidalitako ofizioei buruzkoa.

  12. 5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, adingabeen erantzukizun penala arautzen duena.

  13. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.

  14. 5/1995 Lege Organikoa, maiatzaren 22koa, Zinpekoen Epaimahaiari buruzkoa.

  15. 19/1994 Lege Organikoa, abenduaren 23koa, auzi kriminaletan lekukoak eta perituak babesteari buruzkoa.

  16. Botere Judizialaren Kontseiluaren eta Barne Ministerioaren (Segurtasuneko Estatu Idazkaritza) arteko lankidetza-hitzarmen espezifikoa, aurkezpenen eta agerraldien bulegoa (Apud Acta) ezartzen duena (2012ko ekainaren 19a).

    Polizia-jarraibideak:

  17. 000 Ertzaintzaren barne-arauen dokumentazioa kudeatzea eta kontrolatzea.

  18. 009 Etxeetan sartzeko eta miatzeko jarraibideak.

  19. 014 Polizia-jarduerak gaixotasun psikiko iraunkorrak dituzten pertsonekin.

  20. 020 Atxilotzeko eta entregatzeko Europako agindua (AEEA).

  21. 026 Polizia-zitazioak eta zenbait ofizio judizial betetzea.

  22. 035 Lekukoak eta perituak babestea.

  23. 037 Atzerriko herrialdeek sortutako Schengen (SIS) seinalamenduak.

  24. 038 SIS/BDSN seinalamenduak (nazio-eremua).

  25. 045 Nazioarteko erreguzko batzordea.

  26. 071 Suediako Ekimena.

  27. 078 Ertzaintzaren kudeaketa aurreratuaren eredua.

  28. 080 Ertzaintzaren gobernantza-egitura eta kudeaketa-foroak.

    Zerbitzu-aginduak:

  29. 017. zerbitzu-agindua, Ertzaintzaren buruarena, Justizia Administrazioarekiko solasaldiak eta harremanak.

  30. Atxiloketarekin zerikusia duten 020., 021., 022., 023., 024., 025. eta 028. zerbitzu-aginduak.

  31. 030. zerbitzu-agindua, Ertzaintzaren buruarena, delituaren biktimari arreta emateari buruzkoa.

  32. 048. zerbitzu-agindua, Adingabeekiko Polizia Jarduerari buruzkoa.

  33. Gizarte-zerbitzuen eremuan etxeko indarkeriaren biktimak babesteko aginduaren eraginkortasunerako koordinazio-protokoloa. Etxeko tratu txarrak eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeei laguntza hobea emateko erakunde arteko Akordioaren Jarraipen Batzordea.

    Hirugarrena. Aurrekarietan adierazitako Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko baterako Ebazpenaren 24.1. eranskinean berariazko probako gaiak aldatzea honako hauengatik:

    BERARIAZKO PROBA: 40803 KODEKO LANPOSTUA, BABES ETA SEGURTASUN UNITATEKOA

    Jarraian adierazitako gaiei buruzko ezagutzen proba teoriko baztertzaile bat egin beharko da, zeinetan gehienez 40 puntu lortu ahal izango diren eta nahitaezkoa izango den 20 puntu edo gehiago lortzea, berori gainditzeko.

    GAIAK:

    1/2020 Legegintzako Dekretua, uztailaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearena.

  1. 6/2021 Dekretua, urtarrilaren 19koa, Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzkoa.

  2. 4/2012 Dekretua, urtarrilaren 17koa, Ertzaintzako langileen, 2011., 2012. eta 2013. urteetarako, lan-baldintzak araupetzeko akordioa onartzen duena.

  3. 006. jarraibidea: ibilgune publikoetan biltzeko eta manifestatzeko eskubideak erabiltzeko babesa.

  4. 006. zerbitzu-agindua: identifikazioak eta gorputz araketak egitea.

  5. 021. jarraibidea: Ertzaintzako kideek suzko armak edukitzearekin eta erabiltzearekin lotutako alderdiak.

  6. 020. zerbitzu-agindua: atxiloketaren jardunbide materiala.

  7. 012. zerbitzu-agindua: Lehergailuak Indargabetzeko Unitatearekin jarduteko protokoloa.

  8. 077. jarraibidea: Ertzaintzak gorroto-delituen aurrean jarduteko prozedura.

  9. 001. zirkularra, 03. berrik., Herritarren Segurtasunaren eta Ekintzetarako Baliabideen Alorreko Burutzarena: «Babes eta Segurtasun Unitatearen Irizpide Operatiboak».

  10. 011. zirkularra, 0. berrik., Herritarren Segurtasunaren eta Ekintzetarako Baliabideen Alorreko Burutzarena: EI/GI biktimei eskolta esleitzeko prozedura.

  11. 004. agindu operatiboa, komunikazioei buruzkoa, 2013. urtekoa, 9. berrik., Babes Unitatearena.

  12. 044. zerbitzu-agindua, 3. berrik., Ertzaintzaren Burutzarena: EI/GIren biktimak babestea.

  13. 038. zerbitzu-agindua, 3. berrik., Ertzaintzaren Burutzarena: mehatxatutako pertsonak babesteko zerbitzua.

  14. 001. agindu operatiboa, 01. berrik., Berroziko Polizia Zentroaren barne-agindua, Erakundeen Segurtasunerako Burutza Nagusiarena.

    Laugarrena. Aurrekarietan adierazitako Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko baterako Ebazpenaren 24.2. eranskinean, Babes eta Segurtasun Unitateari atxikitako 40804 eta 40805 kodeetako lanpostuetarako berariazko probari buruzkoan,

    Gaitasun fisikoari eta trebetasun teknikoei buruzko proban, hau dio:

    Gaitasun fisikoaren probaren kalifikazioa 28 puntukoa izango da gehienez, eta indartze-testa (gehienez 23,40 puntu) eta erresistentzia-testa (gehienez 4,60 puntu) izango ditu, biak nahitaezkoak eta baztertzaileak. Gainditzeko, ariketa bakoitzean adierazitako gutxieneko puntuazioa egin beharko da. Halaber, nahitaezkoa izango da indartze-testean gutxienez 11,70 puntu lortzea, eta erresistentzia-testean gutxienez, 2,30 puntu.

    Nahitaezkoa eta baztertzailea den trebetasun teknikoen probaren kalifikazioa 12 puntukoa izango da gehienez, eta gainditzeko gutxienez 6 puntu lortu beharko dira. Tiro-ariketa bat egin beharko da.

    Baina hau esan behar du:

    Gaitasun fisikoaren probaren kalifikazioa 28 puntukoa izango da gehienez, eta indartze-testa (gehienez 23,40 puntu) eta erresistentzia-testa (gehienez 4,60 puntu) izango ditu, biak nahitaezkoak eta baztertzaileak. Gainditzeko, ariketa bakoitzean adierazitako gutxieneko puntuazioa egin beharko da. Halaber, nahitaezkoa izango da indartze-testean gutxienez 11,70 puntu lortzea, eta erresistentzia-testean gutxienez, 2,20 puntu.

    Nahitaezkoa eta baztertzailea den trebetasun teknikoen probaren kalifikazioa 12 puntukoa izango da gehienez, eta gainditzeko gutxienez 4 puntu lortu beharko dira. Tiro-ariketa bat egin beharko da.

    Bosgarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, horren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko diote Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 10a.

    Segurtasuneko sailburuordea,

    RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.

    Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

    MIREN GOITIA GABIOLA.