Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 7koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2023ko otsailaren 3ko Ebazpena, kide batzuk Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehen Kategoriako karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 37
  • Hurrenkera-zk.: 909
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/07
  • Argitaratze-data: 2023/02/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2018ko otsailaren 6ko eman zuen Ebazpenaren, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehen Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren deialdiari buruzkoaren, hamaseigarren oinarriarekin bat etorriz (otsailaren 12ko EHAA, 30. zk.), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau

Lehenengoa. Jakinarazten da 2023ko otsailaren 6an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko otsailaren 3ko Ebazpena, kide batzuk Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehen Kategoriako karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.

Bigarrena. Ebazpen honekin ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 7a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.