Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko otsailaren 17koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Mundakako biaduktua konpontzeko eta babesteko eraikuntza-proiektua» eta dagokion ingurumen-inpaktuaren azterketa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 48
- Hurrenkera-zk.: 1260
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/02/17
- Argitaratze-data: 2023/03/09
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ingurumena
Testu legala
2020ko abenduaren 4an, Euskal Trenbide Sareak P20021275 justifikazio-espedientea hasi zuen, 2020ko abenduaren 30ean onartutako «Mundakako biaduktua konpontzeko eta babesteko eraikuntza-proiektua (Amorebieta-Bermeo lineako 27/381 KP)» idazteko zerbitzu-kontratuaren lizitazio publikoa egiteko.
2021eko otsailaren 25ean, Euskal Trenbide Sareko kontratazio batzorde delegatuaren ebazpena argitaratu zen. Ebazpen horren bidez, aurrez deskribatutako lizitazioan izandako eskaintzarik onena onartu zen, hain zuzen ere TYPSAk egindakoa.
2021eko apirilaren 13an sinatu zen kontratua.
ETSko mantentze-lanetako langileek oinarrizko ikuskaritza-lan nagusiak egin dituzte, eta, horien ondoren, konpondu beharreko zenbait akats antzeman dituzte. Horretarako, beharrezkotzat jotzen da biaduktua konpontzeko eta babesteko alternatibak ikuskatzea eta baloratzea. Akats horiek erredakzio taldearen ikuskapen nagusiaren ondoren egiaztatu dira.
Honako hau da proiektu honen irismena:
Zubia olatuetatik babesteko egitura.
Lehendik dagoen zubia konpontzea.
Proiektatutako obra Amorebieta-Bermeo lineako Mundakako biaduktua konpondu eta babestean datza, bertan izandako kalteen ondoren, zeinaren jatorri nagusia jasaten dituen olatuak baitira.
Hori dela eta, hormigoizko dike bat egitea proiektatu da, denboraleetatik babestuko duena, biaduktua konpontzeko lanei ekin aurretik. Mikropiloteen bidez zimendatzea proiektatzen da.
Zubia non dagoen kontuan hartuta, eta dikea egiteko hormigoia erabili behar denez, hodi bat jarriko da, BI-2235 bidetik kalaraino ponpatzeko. Hodi hori behin-behineko elementua izango da, eta ahalik eta eragin txikiena izango du ingurunean. Dikearen lanak amaitu ondoren, kendu egingo da.
Era berean, dikea eraikitzeko erabiliko den materiala behin-behinean pilatzeko plataforma bat egitea aurreikusten da, baita beharrezko makinak ere. Plataforma hori biaduktuaren hegoaldean instalatuko da, kalaren barruan, kalan deskargatutako eta aurrefabrikatutako gainazaleko zimenduetan bermatuta. Era berean, zapata horiek kalaren lur naturala induskatu gabe jarriko dira.
Behin dikearen obra amaituta, plataforma eta haren elementu guztiak eraitsi eta kala horretatik kenduko dira. Zapata horiek ETSren tren-plataforman egingo dira, Bermeoko geltokiaren ondoan, eta, ondoren, trenbidez kalara eramango dira, eta garabi baten bidez deskargatu.
Deskargatu beharreko makinak eta materialak tren-makinak bultzatutako tren-plataformaren bidez garraiatuko dira, betiere gauez, katenaria moztuta.
Dikearen obra amaitu ondoren, biaduktua konponduko da, zubiaren zimenduetan bermatutako aldamioen bidez, dike berriaren babesean. Aldamio horiek konponketen materiala biltzeko balioko dute, eta honako konponketa hauek egingo dira, nagusiki: zuloguneak lehengoratzea, hormigoizko elementuen karbonataziotik babestea, landaretza eta gainazal kaltzifikatuak kentzea, junturak berdintzea eta balastoa babesteko hormatxoak berreraikitzea, eskudelak ezarriz.
Azkenik, eskailera bat jarriko da dagoen eskalaren ordez.
Obrak egiteko hamazortzi (18) hilabeteko epea zehaztu da.
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua bi milioi bederatziehun eta berrogeita bat mila bostehun eta laurogeita hamar eta hogeita zortzi zentimokoa da (2.941.590,28).
Trenbide Sektoreko Erregelamenduaren 11. artikuluaren arabera, eraikuntza-proiektua behar bezala idatzita dago, eta dagokion informazio publikoa praktikatu ahal izateko legezko eta arauzko betekizun eta preskripzio guztiak betetzen ditu, behin betiko onartu aurretik.
Organo honek eskumena du trenbide-sareko azterlanak edota proiektuak idatzi eta onartzeko, hala xedatzen baitu Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 16.2.b) artikuluak.
Trenbide Sektoreari buruzko Erregelamenduaren 10.5 artikuluak ezartzen duenez, informazio-azterlana, behin betiko onartu baino lehen, jendaurrean erakutsi beharko da hogeita hamar egun balioduneko epean, nahi duenak alegazioak aurkez ditzan trazaduraren kontzepzio globalaz, ikusmolde horrek interes orokorreko alderdiei eragiten dien neurrian.
Kasu honetan, Trenbide Sektoreari buruzko Legearen 5.3 eta Trenbide Sektoreari buruzko Erregelamenduaren 9.2 artikuluei dagokionez, ez dago eraikuntza-proiektuaren aurreko informazio-azterlanaren beharrik, beraz, Trenbide Sektoreari buruzko Erregelamenduaren 10.6 artikuluari jarraituz, proiektuarekin izapidetze bera egingo da, informazio-azterlana balitz bezala.
Halaber, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 36. artikuluaren eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuari buruzko azterlana jendaurrean erakutsi beharko da, gutxienez, hogeita hamar egun balioduneko epean.
Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau
Jendaurrean jartzea «Mundakako biaduktua konpontzeko eta babesteko eraikuntza-proiektua» eta dagokion ingurumen-inpaktuaren azterketa, hartara, hogeita hamar egun balioduneko epean, ebazpen hau azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, korporazioek, elkarteek eta partikularrek alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte jarduketa horren edukiaz, interes orokorreko deklarazioa justifikatzen duten gorabeherez, trazaduraren kontzepzio globalaz eta ingurumen-inpaktuaren azterketaz.
Epe horretan, proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendearen eskura egongo dira, aztertu ahal izateko, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Mundakako udaletxean eta Interneteko www.euskadi.eus web orrian, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Garraioen ataleko azpiegitura-proiektuei buruzko informazioaren atalean:
https://www.euskadi.eus/mundaka-biaduktua/web01-a2garrai/eu/
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 17a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: EBAZPENA, 2024ko martxoaren 18koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita «Mundakako biaduktua konpontzeko eta babesteko eraikuntza-proiektua».
- Zuzendutakoa: EBAZPENA, 2023ko martxoaren 20koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Ebazpen honen bidez, huts-zuzenketa egiten da «Mundakako biaduktua konpontzeko eta babesteko eraikuntza-proiektuari» dagokion ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzen duen 2023ko otsailaren 17ko Ebazpenean (2023ko martxoaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua).