Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 15ekoa, Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendariarena, Jose Jabier Zurikarai Marcilla jauna Koordinazio Tekniko eta Zabalkundeko Zuzendariordearen lanpostua betetzeko izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskal Estatistika -Erakundea; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 35
  • Hurrenkera-zk.: 861
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/15
  • Argitaratze-data: 2023/02/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Zuzendaritza Nagusi honen 2022ko urriaren 11ko Ebazpenaren bidez, Eustateko zuzendariordearen lanpostua betetzeko deialdia egin zen. Deialdia 2023ko urtarrilaren 20ko EHAAn (14 zk.) argitaratu zen.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eskainitako lanpostuan jarduteko izangaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, haien ezaugarri profesionalak curriculum vitae-an azaldutako merezimenduen arabera baloratuz.

Aurkezturiko agiriak kontuan hartuta, Jose Jabier Zurikarai Marcilla jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko gaitasuna duela ikusi da.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek

Lehenengoa. Jose Jabier Zurikarai Marcilla jauna Eustateko Koordinazio Tekniko eta Zabalkundeko zuzendariorde izendatzea.

Bigarrena. Izendapenak EHAAn argitaratzen den egunetik izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Jaso beharreko guztizko ordainsaria Koordinazio Tekniko eta Zabalkundeko zuzendariordeari dagokiona da (29 maila), ezartzekoa den araudian urtero onartzen diren zenbatekoen arabera.

Laugarrena. Izendapen honek 2023ko otsailaren 16tik aurrera izango ditu diru- eta administrazio-eraginak.

Bosgarrena. Ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio berau eman duen organoari, jakinarazten den egunean hasita hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 15a.

EUSTATeko zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.