Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 8koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz jarriko den Gurenet atarian 2023ko martxoaren 6ko Ebazpena, zeinaren bidez onartzen baita onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda eta izendatzen baita balorazio-batzordea, Ertzaintzako lanpostuak merezimendu lehiaketa orokorraren sistemen bidez betetzeko prozedurarenak (C250).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 62
  • Hurrenkera-zk.: 1516
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/08
  • Argitaratze-data: 2023/03/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Herrizaingoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onartu eta argitaratzen da, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, honako hau

Argitara ematea 2023ko martxoaren 8an jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko martxoaren 6ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda onartzen da eta balorazio-batzordea izendatzen da, Ertzaintzako lanpostuak merezimendu lehiaketa orokorraren sistemen bidez betetzeko prozedurarenak (C250).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 8a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.