Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 21ekoa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2023ko martxoaren 17ko Ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako karrerako funtzionarioa izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 63
  • Hurrenkera-zk.: 1548
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/21
  • Argitaratze-data: 2023/03/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2019ko abenduaren 20an eman zuen Ebazpenaren, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren deialdiari buruzkoaren, hamaseigarren oinarriarekin bat etorriz (urtarrilaren 8ko EHAA, 4. zk.), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau

Lehenengoa. Jakinarazten da 2023ko martxoaren 20an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko martxoaren 17ko Ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako karrerako funtzionarioa izendatzen duena.

Bigarrena. Ebazpen honekin ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 21a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.