Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 1ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita euskara eta euskal kulturako sei irakurle hautatzeko deialdia irekitzeko ebazpenari dagokionez Poznango Unibertsitateko lan-baldintzen eta bertaratze-dataren aldaketa eta Helsinkiko Unibertsitateko lan-baldintzen eta Etxepare Institututik deialdi honetan ikasturte bakoitzean bideratutako guztizkoa gehienezko ekarpenaren aldaketa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 47
  • Hurrenkera-zk.: 1245
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/01
  • Argitaratze-data: 2023/03/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2023ko otsailaren 17an argitaratu zen EHAAn (34. zk.) 2023ko otsailaren 2ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, euskara eta euskal kulturako sei irakurle hautatzeko deialdia irekitzeko dena.

Ebazpen horren 4.5 artikuluak honako hau ezartzen du Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitateko lan-kargari dagokionez:

  1. Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitaterako:

    Eskola orduak: irakurleak 330 eskola orduko lan-karga izango du ikasturte osoan.

Bestalde, 6. artikuluak ezartzen du irakurle izateak, besteak beste, Etxepare Euskal Institutuarekiko konpromiso hau onartzea dakarrela: unibertsitateetara data zehatz baterako bertaratzea. Poznango Unibertsitateari dagokionez:

Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitatera bertaratzea, 2023ko urriaren 1a baino lehen, urriaren 2an klaseak ematen hasteko.

Gainera, 2.1 artikuluak Etxepare Euskal Institututik deialdi honetan ikasturte bakoitzeko bideratutako guztizkoa ezartzen du. Helsinkiko Unibertsitateari dagokionez:

Helsinkiko Unibertsitaterako, gehienez hamabi mila eta ehun (12.100) euro ikasturteko. Kopuru hau eskainiko den ikasgai kopuruaren arabera doituko da.

Azkenik, 4.6 artikuluak honako hau ezartzen du Helsinkiko Unibertsitateko lan kargari dagokionez:

  1. Helsinkiko Unibertsitaterako:

    Eskola orduak: irakurleak gutxienez 224 orduko lan-karga izango du ikasturte osoan. Hautatutako pertsonak soziolinguistikako ezagutzak baditu eta euskal hizkuntzari edo hizkuntzalaritzari buruzko masterra badu, unibertsitatean ematen den soziolinguistikako irakasgaia eman lezake. Horrek irakaskuntza-karga ikasturte bakoitzeko 252 ordukoa izatea ekarriko luke.

Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitateari dagokionez, egiaztatuta geratu da goian aipatu den eskola-ordu kopurua eta bertaratze-data ez direla zuzenak. Helsinkiko Unibertsitateari dagokionez Etxepare Euskal Institututik deialdi honetan ikasturte bakoitzeko bideratutako guztizkoa eta eskola-ordu kopurua ez dira zuzenak. Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitateari dagokionez egokitzat jotzen da ordu-kopuru hori eta bertaratze-data eguneratzea. Helsinkiko Unibertsitateari dagokionez egokitzat jotzen da Etxepare Euskal Institututik deialdi honetan ikasturte bakoitzeko bideratutako guztizkoa eta aipatutako ordu-kopurua ere eguneratzea.

Ondorioz, 4.5 artikulua aldatu egingo da Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitateari dagokionez eta honela idatzita geratuko da:

  1. Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitaterako:

    Eskola-orduak: irakurleak 360 eskola orduko lan-karga izango du ikasturte osoan.

Halaber, 6. artikuluan jasotzen den Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitatera bertaratzeko konpromisoa aldatu eta horrela idatzita geldituko da:

Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitatera bertaratzea, 2023ko irailaren 25a baino lehen, zenbait izapide egiteko eta urriaren 2an eskolak ematen hasteko.

Horrela, Helsinkiko Unibertsitateari dagokionez 2.1 artikulua aldatu egingo da eta honela idatzita geratuko da:

Helsinkiko Unibertsitaterako, gehienez hogei mila (20.000) euro ikasturteko. Kopuru hori eskainiko den ikasgai kopuruaren arabera doituko da.

Halaber, Helsinkiko Unibertsitateari dagokionez 4.6 artikulua aldatu egingo da eta honela idatzita geratuko da:

  1. Helsinkiko Unibertsitaterako:

    Eskola-orduak: irakurleak gutxienez 224 orduko lan-karga izango du ikasturte osoan. Hautatutako pertsonak soziolinguistikako ezagutzak baditu eta euskal hizkuntzari edo hizkuntzalaritzari buruzko masterra badu, unibertsitatean ematen den soziolinguistikako irakasgaia eman lezake. Horrek irakaskuntza-karga ikasturte bakoitzeko 271 ordukoa izatea ekarriko luke.

Horrenbestez, honako hau

  1. Publizitatea ematea euskara eta euskal kulturako sei irakurle hautatzeko deialdia irekitzeko 2023ko otsailaren 17an EHAAn argitaratutako deialdiaren 4.5, 6, 2.1 eta 4.6 artikuluen aldaketari.

  2. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

    Donostia, 2023ko martxoaren 1a.

    Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

    IRENE LARRAZA AIZPURUA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.