Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko maiatzaren 23koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2023ko maiatzaren 22ko Ebazpena, kide bat Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehen Kategoriako karrerako funtzionario izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 103
- Hurrenkera-zk.: 2568
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/05/23
- Argitaratze-data: 2023/06/01
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2018ko otsailaren 6ko eman zuen Ebazpenaren, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehen Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren deialdiari buruzkoaren, hamaseigarren oinarriarekin bat etorriz (otsailaren 12ko EHAA, 30. zk.), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau
Lehenengoa. Jakinarazten da 2023ko maiatzaren 23an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko maiatzaren 22ko Ebazpena, kide bat Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehen Kategoriako karrerako funtzionario izendatzen duena.
Bigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 23a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MIREN GOITIA GABIOLA.