Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 19koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira dirulaguntza izango duten jardueren zerrenda eta dirulaguntza ukatu zaien eskaeren zerrenda; dirulaguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dira eta laguntza-eskaerak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko urtarrilaren 18ko Aginduaren babespean aurkeztu dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 172
  • Hurrenkera-zk.: 4194
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/06/19
  • Argitaratze-data: 2023/09/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako deialdia egiten du 2023. urterako. Dekretu horren 15. artikuluan eta deialdia egiten duen Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoa betez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariari dagokio dirulaguntzak ematea edo ukatzea ebaztea eta EHAAn argitaratzeko agintzea, balorazio-batzordearen proposamena aztertu ondoren.

Ebazpena jakinarazi ondoren, EHAAn argitaratu behar da orain.

Ondorioz, hau