Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 21ekoa, HABEko zuzendariarena, udal titulartasuneko euskaltegi publikoek arbel digitalak eta hauei dagozkien euskarriak eskuratu ahal izateko aurkeztutako eskabideak onartu eta eskatzaile bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa ezartzen duena, udal titulartasuneko euskaltegi publikoek arbel digitalak eta hauei dagozkien euskarriak eskuratu ahal izateko dirulaguntzak arautzen dituen 2023ko maiatzaren 10eko Ebazpenak ezarritakoaren arabera.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 238
  • Hurrenkera-zk.: 5577
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/11/21
  • Argitaratze-data: 2023/12/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Deialdira aurkeztu diren (eranskinean zerrendatzen diren) eskatzaileak udal titulartasuneko euskaltegi publikoen titularrak dira eta onuradunek bete beharreko baldintzak betetzen dituzte.

Euskaltegiek dirulaguntza jasotzeko eskatu dituzten ekipamendu teknologikoak deialdi honetarako xede diren arbel digitalak eta horien euskarriak dira.

Kontuan hartuta, deialdiaren eranskinean adierazitako gehieneko zenbatekoa ezin dela gainditu eta diruz lagundu nahi den ekipamendua erosteko kostuaren erdia laguntzen dela diruz, honako hau

  1. Eranskinean zerrendatzen diren udal titulartasuneko euskaltegiei, arbel digitalak eta horiei dagozkien euskarriak eskuratu ahal izateko 43.674,07 euroko dirulaguntza onartzea, euskaltegi bakoitzari esleitutako kopurua eranskinean jasotzen delarik.

    Euskaltegi bakoitzaren gehieneko kopurua da esleituko den dirulaguntza.

  2. Emandako dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko zaio erakunde onuradunari, gastua behar bezala zuritu ondoren, eta ebazpenaren 10. oinarriak aurreikusitako irizpideen arabera; hala behar balitz, kitapen-ebazpen baten bitartez doituko da.

  3. Mastitxu Euskaltegia-Leioako Udalaren eskaera ez onartzea, eskaera epez kanpo eskatu izanagatik.

    Ebazpen honek administrazio-bideari amaiera emango dio. Horren aurka erakunde interesdunek borondatezko berraztertze-errekurtsoa jar dezakete, HABEren zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik hasita.

    Donostia / San Sebastian, 2023ko azaroaren 21a.

    HABEko zuzendaria,

    JOKIN AZKUE ARRASTOA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.