Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko apirilaren 28koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, xedapen hau aldatzen duena: Ebazpena, 2023ko martxoaren 14koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2023an euskal kultura kanpoan zabaltzeko, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, dantza, eta antzerki arloko sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak emateko Zuzendaritza Kontseiluak onartutako deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 86
  • Hurrenkera-zk.: 2151
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/04/28
  • Argitaratze-data: 2023/05/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako huts bat aurkitu da honako ebazpenean: 2023ko martxoaren 14ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2023an euskal kultura kanpoan zabaltzeko, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, dantza eta antzerki arloko sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak emateko Zuzendaritza Kontseiluak onartutako deialdia (2023ko apirilaren 5eko EHAA, 67. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2023/1674 (17/14) orrialdean, euskarazko bertsioan, V. kapituluko (Antzerkia) 28. artikuluko 2. atalean,

honela dio:

  1. Dirulaguntzen zenbatekoak eta mugak.

    Eskatzaileek nahi beste eskabide aurkez ditzakete baina dirulaguntza guztien batura ez da inoiz izango urtean hamabi mila bostehun (12.500) euro baino handiagoa konpainiako.

Baina honela esan behar du:

  1. Dirulaguntzen zenbatekoak eta mugak.

    Konpainia berarentzat "antzerki-bira" eskabide bakarra eta "antzerki denboraldia" eskabide bakarra onartuko da urtean. Dirulaguntza guztien batura ez da inoiz izango urtean hamabi mila eta bostehun (12.500) euro baino handiagoa konpainiako.

Donostia, 2023ko apirilaren 28a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.