Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko abuztuaren 2koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena. Honen bidez, Mendinet Landaren Garapenaren Aurrerabiderako Elkartea hautatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Tokiko Ekintza Talde, eta haren Landaren Garapen Parte-hartzailerako Estrategia onartzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 162
- Hurrenkera-zk.: 4038
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/08/02
- Argitaratze-data: 2023/08/25
Gaikako eremua
- Gaia: Garraio eta herri lanak; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
2023ko maiatzaren 22an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 95. zenbakian, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 9ko Agindua onartu zen. Agindu horren bidez deialdi publikoa onartu zen, tokiko garapen parte-hartzailerako estrategiak onartzeko eta Landaren Garapenaren 2023-2027 Programaren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzeko Tokiko Ekintza Talde arduradunak hautatzeko.
Eskaerak aurkezteko zabaldutako epeak amaituta, Zuzendaritza honetan eskaera bat sartu da deialdian parte hartzeko: Mendinet Landaren Garapenaren Aurrerabiderako Elkarteak aurkeztutakoa.
Kontuan hartu da aipatutako aginduaren zazpigarren ebazpen-zatian xedatutakoa, Tokiko Ekintza Taldeak eta horien estrategiak hautatzeko prozedura ezartzen baitu.
Lehenengoa. Mendinet Landaren Garapenaren Aurrerabiderako Elkartea hautatzea onartzen da tokiko ekintza talde. Haren esku-hartze eremua Euskal Autonomia Erkidegoko Landaren Garapeneko 2023-2027 Programan (Batzordearen 2022ko abuztuaren 31ko (2022) 6017 azken Erabakiaren bidez onartua) mugatutako Leader lurralde osoa izango da.
Bigarrena. Mendinet Landaren Garapenaren Aurrerabiderako Elkarteak aurkeztutako Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategia onartzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abuztuaren 2a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2024ko apirilaren 9koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, argitara ematen duena 2024ko ekitaldirako zenbat diru jarriko den Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzen deialdirako; 2023-2027ko aldirako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan onartu da deialdia.
- Ikus: AGINDUA, 2023ko maiatzaren 9koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez oinarri arautzaileak onartzen baitira partaidetzazko toki-garapeneko estrategiak eta Euskal Autonomia Erkidegoan horiek kudeatzeko ardura duten tokiko ekintza-taldeak hautatzeko, 2023-2027 Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren esparruan.