Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko abuztuaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita agortu egin dela laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitako aktibo finkoetan inbertitzeko laguntzak finantzatzeko 2023ko ekitaldiko aurrekontu-kreditua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 174
- Hurrenkera-zk.: 4217
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/08/17
- Argitaratze-data: 2023/09/12
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2023ko maiatzaren 18ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2023rako deialdia. Agindu horren bidez, laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dira.
Agindu horren 21.2 artikuluak xedatzen du laguntza-eskabideak ebazteko, kontuan hartuko zirela eskabideak zer hurrenkeratan jaso ziren. Halaber, 23.2 artikuluan ezartzen da laguntzak ukatuko direla baldin eta kreditu egoki eta nahikorik ez badago, eta horren berri emango dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, administrazio-ebazpen baten bitartez.
Laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko 2023ko laguntzen deialdiaren 2. artikuluan ezartzen da emango diren laguntzen bolumen osoak ez duela gaindituko aurrekontuetako zenbatekoa edo zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena, aurrekontu-aldaketarik onartzen bada indarreko legeekin bat. Eguneratzerik izanez gero, argitara eman behar da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eman ere.
Halaber, 2. artikulu horretan, jakitera ematen da zein den 2023ko deialdi honetarako esleitutako kredituaren zenbateko osoa.
Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitako aktibo finkoetan inbertitzeko laguntzetarako baliabide ekonomikoak agortu ondoren, honako hau
Lehenengoa. Argitara ematea Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitako aktibo finkoetan inbertitzeko laguntzak finantzatzeko 2023rako esleitutako aurrekontu-kreditua agortu egin dela 2023ko maiatzaren 25ean, 09:57an aurkeztutako espedientearekin.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abuztuaren 17a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: EBAZPENA, 2023ko azaroaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartu duen erabakia, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusten diren laguntzen 2023ko deialdia finantzatzeko esleitu diren kredituen zenbateko osoa gehitzeari buruzkoa (Agindua, 2009ko maiatzaren 4koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuarena, laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituena).
- Ikus: EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 18koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2023rako deialdia.