Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 29koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, ebazpen honen hutsen zuzenketa egiten duena: Ebazpena, 2022ko abenduaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo Zerbitzuetako oinarrizko eskalako agente kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 12
  • Hurrenkera-zk.: 201
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/12/29
  • Argitaratze-data: 2024/01/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2022ko abenduaren 29ko Ebazpenean (2023ko urtarrilaren 16ko EHAA, 10. zk.). Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) oinarrizko eskalako agenteen kategorian eta Udaltzaingoaren zerbitzuetan txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da. Hori dela-eta, zuzenketa egiten da ondoren:

2023/243 (3-4/39), bigarren oinarriko 1.j) apartatuan:

Honela dio:

A2 motako baimena, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean indarrean dagoena:

Gorliz.

Mungia.

Hau esan behar du:

A2 motako baimena, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean indarrean dagoena:

Gorliz.

Mungia.

Vitoria-Gasteiz.

Honela dio:

A2 motako baimena, karrerako funtzionario izendatu aurretik indarrean dagoena:

Errenteria.

Hau esan behar du:

A2 motako baimena, karrerako funtzionario izendatu aurretik indarrean dagoena:

Errenteria.

Tolosa.

Honela dio:

A motako baimena, Epaimahaiak plazak behin-behinean esleitzeko eskabideak aurkezteko epea ireki aurreko egunean indarrean dagoena:

Ertzaintza (Bide Segurtasuneko espezialitate lanpostuak).

Hau esan behar du:

A motako baimena, Epaimahaiak plazak behin-behinean esleitzeko eskabideak aurkezteko epea ireki aurreko egunean indarrean dagoena:

Ertzaintza (Bide Segurtasuneko espezialitate lanpostuak).

Hondarribia.

Honela dio:

A motako baimena, karrerako funtzionario izendatu aurretik indarrean dagoena:

Andoain.

Zumarraga.

Hau esan behar du:

Andoain.

Zumarraga.

Vitoria-Gasteiz.

Honela dio:

E motako baimena, karrerako funtzionario izendatu aurretik indarrean dagoena:

Andoain.

Honela esan behar du:

E motako baimena, karrerako funtzionario izendatu aurretik indarrean dagoena:

Andoain.

Hondarribia.

Tolosa.

Arkauti, 2023ko abenduaren 29a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.