Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 20koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako XLVII. (47) Hirigintza Ikastaroan aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egitekoak diren diruz lagundutako praktikaldia» ikasleei esleitzen diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 150
  • Hurrenkera-zk.: 3529
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/20
  • Argitaratze-data: 2022/08/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren 2022ko maiatzaren 31ko ebazpenaren bidez erakunde edo enpresetan egin eta diruz laguntzen diren praktikak erregulatzen dira, eta haietan parte hartzeko deia egiten zaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVII. (47) ikastaroa egin duten ikasleei (EHAA, 2022ko ekainaren 8koa).

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko maiatzaren 19ko ebazpenaren bidez, XLVII (47) Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEEk) antolatutako hirigintzako ikastaroaren barruan erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia arautu zen (EHAA, 2022ko maiatzaren 31koa).

Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren Kontseilu Errektoreak, deialdi honetarako epaimahai gisa eratuta, aurkeztutako eskariak aztertu ditu, eta esleipenaren proposamena egin du.

Hori dela eta, LHIEEko Kontseilu Errektoreak HAEEeko zuzendariari egindako proposamena aztertuta, eta horretarako deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, esleipen-ebazpena ematen da.

Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Onartzea Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako XLVII. (47) Hirigintza Ikastaroan aurreikusitako praktikaldiari dagokionez (erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia), ikasle esleipendunen zerrenda eta esleitutako erakundeak.

Leyre Vicente Romero ***1921** (Nota: 8,37): Alonsotegiko Udala. Arkitektura.

Itxaso Molinero Aguirre ***7351** (Nota: 7,79): Santurtziko Udala. Arkitektura.

Juan Ramón Lopez Visitación ***3942** (Nota: 7,81): Erandioko Udala. Zuzenbidea.

Bigarrena. Onartzea Aritz Aurtenetxe Balbuenak ***5351** aurkeztutako atzera egitea.

Hirugarrena. Adieraztea ez dagoela ikasle ordezkorik, eskatzaileen kopurua txikiagoa baita praktiketen ikasleak jaso nahi dituzten erakundeena baino.

Laugarrena. Ezartzea 2.222,22 eurotan onuradun bakoitzarentzako laguntza gordina, deialdiaren bigarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko helegitea aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 20a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.