Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 12koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen baitira 2021-2022 aldian kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko beka dela-eta (kanpo-harremanen modalitatea) aurkeztu diren ukoak eta esleipendunari ematen baitzaio beka.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 14
- Hurrenkera-zk.: 337
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/01/12
- Argitaratze-data: 2022/01/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Funtzio publikoa
Testu legala
Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2021eko uztailaren 28ko Ebazpenaren bidez, zortzi bekatarako deia egin zen; lau Europako gaien arlokoak ziren, bi atzerrian den euskal komunitatearen modalitatekoak, eta bi kanpo-harremanen arlokoak, kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko asmoz.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2021eko abenduaren 16ko Ebazpenaren bidez, 2021-2022an kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak esleitu ziren.
Ebazpen horren arabera, June Tejedor Castillori esleitu zitzaion kanpo-harremanen modalitateko beka, eta haren ordezko izendatu ziren Jon Mikel Benito del Valle Solaun eta Unai Gotxi Kastrexana, hurrenkera horretan.
2021eko abenduaren 16an, June Tejedor Castillok bekari uko egiteko idazkia aurkeztu zuen.
Lehenengo ordezkoari, Jon Mikel Benito del Valle Solauni, horren berri eman zitzaion, eta hark ere uko egin zion bekari, 2021eko abenduaren 20an.
Bigarren ordezkoarengana, Unai Gotxi Kastrexanarengana, jo zen jarraian, eta hark beka onartzen zuela jakinarazi zuen.
Hori dela eta, hau
Lehenengoa. Onartzea June Tejedor Castillok eta Jon Mikel Benito del Valle Solaunek 2021-2022 aldian kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko beka dela-eta (kanpo-harremanen modalitatea) aurkeztu dituzten ukoak.
Bigarrena. Unai Gotxi Kastrexanari esleitzea prestakuntza-beka.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dezakete interesdunek Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusian, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 12a.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,
MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: EBAZPENA, 2021eko abenduaren 16koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez bekak esleitzen baitira, 2021-2022an kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko.
- Ikus: EBAZPENA, 2021eko uztailaren 28koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, kanpo-harremanen arloan gazteak prestatzeko beken deialdia egiten duena 2021-2022 aldirako.