Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urriaren 24koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez dirulaguntzak eman eta ukatzen baitzaizkie 2022. urtean enpresei eta entitate pribatuei, eta soberakina banatzen baita ordezko erakundeen artean, uko-egite batzuk onartu ondoren. Dirulaguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 9
  • Hurrenkera-zk.: 196
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/24
  • Argitaratze-data: 2023/01/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2021eko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez, 2022. urtean enpresei eta entitate pribatuei dirulaguntzak emateko deialdia egin zen (abenduaren 29ko EHAA, 260. zk.). Dirulaguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko emango dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten.

Ebazpen horren 12.1 artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen batez ebatziko dira, horretarako izendatutako Hautaketa Batzordeak proposatuta. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan.

Artikulu horren 1. eta 3. paragrafoetan ezarritakoaren arabera, laguntzak emateko ebazpen honetan zehaztu behar dira dirulaguntza eman zaien enpresak edo entitateak eta esleitu zaizkien diru-zenbatekoak, ordezko izango diren entitateak, gehieneko zenbatekoarekin, eta ukatu diren eskariak ukatzeko arrazoiekin.

2022ko uztailaren 19ko Ebazpena eman zen, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez 2022. urterako dirulaguntzak ematen eta ukatzen baitzaizkie enpresei eta erakunde pribatuei, aholkularitza-enpresa homologatu bat kontrata zezaten emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoa eta berdintasun-plana egiteko, eta horren berri eman zitzaien erakunde onuradun guztiei. Zenbait erakundek uko egin diote dirulaguntzari, eta, beraz, soberakina ordezko erakundeen artean banatu behar da, eta aipatutako ebazpenean jasotako eranskinak aldatu ere.

Adierazitakoagatik, Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean ageri diren enpresa eta entitate pribatuei dirulaguntzak ematea, bakoitzari izendatu zaion diru-zenbatekoaz. Guztira, hirurehun eta laurogeita hemeretzi mila eta berrehun euro eta hamaika zentimo (399.200,11) eman dira. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2021eko abenduaren 21eko Ebazpenaren 12.1 artikuluan xedatutakoaren arabera (abenduaren 29ko EHAA, 260. zk.), emandako dirulaguntzak de minimis izaera dute.

Bigarrena. Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren enpresa eta entitate pribatuei dirulaguntzak ukatzea, ukapenaren arrazoia esanez.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Laugarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera. Hala agintzen da uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluko 1. eta 4. paragrafoetan (29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzekoa).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 24a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)