Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 11koa, Hezkuntzako sailburuordearena, haur-eskola pribatuei 2021-2022ko ikasturterako emandako dirulaguntzak jakinarazten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 68
  • Hurrenkera-zk.: 1516
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/11
  • Argitaratze-data: 2022/04/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2021eko irailaren 29ko Aginduaren bitartez, 3 urtetik beherako umeak atenditzen dituzten ikastetxe pribatuentzako 2021-2022ko ikasturterako dirulaguntzen deialdia sortu zen, laguntzak eskuratzeko baldintzak araututa eta adin-tarte bakoitzerako laguntzen zenbatekoak zehaztuta.

Agindu horren 10.1 artikuluarekin bat etorriz, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo ez zaienik.

Lehenengoa. Hezkuntzako sailburuaren 2021eko irailaren 29ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 11.

Hezkuntzako sailburuordea,

MAR虯 BEGO袮 PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.