Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 15ekoa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita zein egunetan agortu den 2022ko deialdiari dagokion aurrekontu-kreditua, Bilakatu COVID-19 programaren esparruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 127
  • Hurrenkera-zk.: 3019
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/15
  • Argitaratze-data: 2022/07/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Industria; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko martxoaren 2ko Aginduaren bidez Bilakatu COVID-19 programa arautu eta haren 2022ko ekitaldirako deialdia egin zen, COVID-19ak eragindako enpresei dirulaguntzak emateko, negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroetan gaitasun berriak garatuz dibertsifikazio-jarduerak edo gaitasunak EAEra atzera ekartzekoak eginez gero.

  1. artikuluak Baliabide ekonomikoak honela dio:

    1. EAEko 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legeak baimendutako kredituen arabera, hizpide dugun dirulaguntza-deialdiak aurrekontu-estaldura nahikoa du; 1. artikuluaren xedea betetzeko, 25.000.000,00 euro bideratuko dira.

    2. Emango diren dirulaguntzen guztizko zenbatekoa ez da izango aipatu horretatik gorakoa edo hura eguneratzetik ateratzen denetik gorakoa, betiere kreditu-loturaren erregimenari edo indarrean diren legeetan aurreikusitako aurrekontu-aldakuntzari jarraikiz, eta laguntzak ebatzi baino lehen nolanahi ere. Inguruabar hori gertatuko balitz, horren berri emango luke Industriako sailburuordeak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen bat argitaratuz. Ebazteko dauden eskaerak ezetsi egingo dira aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura agortzen denean, eta ez dira onartuko kreditua agortu dela argitaratu ondoren aurkeztutakoak.

    Industriako sailburuordearen 2022ko apirilaren 26ko Ebazpen bidez, Bilakatu COVID-19 programak 2022rako i zango duen aurrekontu-kreditua handitzea erabaki zela argitaratu zen. Horrela, bada, argitara eman zen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko martxoaren 2ko Aginduan (agindu horrek Bilakatu COVID-19 programa arautzen du, COVID-19aren eraginpean dauden eta negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroetan gaitasun berriak garatu eta dibertsifikazio- edo birlokalizazio-jarduerak egiten dituzten enpresei dirulaguntzak emateko) kontsignatutako aurrekontu-partida 27.000.000,00 euroan handitu zela. Lehendik, beste 25.000.000,00 euro zeuden horretarako.

    Azaldutakoagatik guztiagatik eta 2022ko ekainaren 15ean Bilakatu COVID-19 programako 2022ko laguntzak emateko zeuden funtsak agortu egin direnez, 52.000.000,00 euro alegia, aipatu aginduaren 2. artikuluan ezarritako ahalmenen ondorioz,

Lehenengoa. Argitara ematea 2022ko ekainaren 15ean agortu egin dela Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko martxoaren 2ko Aginduan aurreikusitako Bilakatu COVID-19 programako laguntzak emateko 2022, 2023 eta 2024 urteetarako gaitutako kreditua (aginduaren bidez Bilakatu COVID-19 programa arautu eta haren 2022ko ekitaldirako deialdia egin zen, COVID-19ak eragindako enpresei dirulaguntzak emateko, negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroetan gaitasun berriak garatuz dibertsifikazio-jarduerak edo gaitasunak EAEra atzera ekartzekoak eginez gero), aginduaren 2.2 artikuluan xedatutako ondorioetarako.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 15a.

Industriako sailburuordea,

MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.