Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 5ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez honako ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2022ko martxoaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita ekintzaileei laguntzeko 2021eko dirulaguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 77
  • Hurrenkera-zk.: 1722
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/04/05
  • Argitaratze-data: 2022/04/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akatsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 4ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez, argitara ematen da ekintzaileei laguntzeko 2021eko dirulaguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda). Ebazpena 2022ko martxoaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 64. zenbakian. Hain zuzen ere, deialdiaren I. eta II. eranskinetan, Onuradunak deituriko zutabeko lerro batean, izen okerra argitaratu da eta zuzentzen da:

  1. eranskinean, 2022/1421 (25/2) orrialdean, «Onuradunak» zutabean, hau esaten duen lekuan:

    Urola Garaia Udal Elkartea

    Hau esan behar du:

    Urola Garaiko Garapenerako Agentzia, S.A.U.

  2. eranskinean, 2022/1421 (25/3) orrialdean, «Onuradunak» zutabean, hau esaten duen lekuan:

    Urola Garaia Udal Elkartea

    Hau esan behar du:

    Urola Garaiko Garapenerako Agentzia, S.A.U.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 5a.

    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

    MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.