Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko urriaren 8koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena; honen bidez, beste herrialde batzuetako merkatuetan ardoak sustatzen laguntzeko neurriak ezartzeko 2022 NBBEF ekitaldian aurkeztu diren eskaerak ebazten dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 230
  • Hurrenkera-zk.: 5881
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/10/08
  • Argitaratze-data: 2021/11/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza; Informazio etak komunikazioak; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailaren Elikagaien Kalitate eta lndustriako Zuzendaritzan aurkeztu diren eskaerak aztertu dira, Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko azaroaren 25eko Aginduaren babesean (hirugarren herrialdeetan ardogintzako produktuei buruzko sustapen- eta informazio-programetarako eta ekintzetarako laguntzen deialdia egiten duena 2021. urterako).

Eskaera horiei honako hauetan xedatutakoa aplikatu behar zaie: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 Erregelamendua (EB), Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketa, kudeaketa eta jarraipenari buruzkoa; Batzordearen 2016ko apirilaren 15eko 2016/1149 Erregelamendu Eskuordetua; eta Batzordearen 2016ko apirilaren 15eko 2016/1150 Betearazpen Erregelamendua (EB).

Horrez gain, honako hauek ere aplika daitezke: 1363/2018 Errege Dekretua, azaroaren 2koa, 608/2019 Errege Dekretuak aldatu duena (608/2019 Errege Dekretua, urriaren 25ekoa, Espainiako mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreari laguntzeko 2019-2023ko programako neurriak aplikatzeko azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretua aldatzen duena); eta 227/2014 Dekretua, abenduaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatu eta aplikatzekoa.

Ikusi da Nekazaritza, Elikagai eta Ingurumen Ministerioko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Arloko Batzarrak 2021eko maiatzaren 20an onartutako programen behin betiko zerrenda. Hau

  1. Ebazpen honen eranskinean zerrendatu diren eskatzaileek aurkeztutako eskabideak onartzea, aipatutako eranskinean zehaztuta daude dirulaguntza jaso dezaketen gastuen zenbatekoa eta zuzeneko laguntza moduan emandako laguntzen zenbatekoa. Dirulaguntza 10.126.532,12 eurokoa da guztira, NBBEF-aren kontura finantzatua.

  2. Ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean, onuradunek telematikoki jakinarazi beharko diote Ekonomiaren Garapen Jasangarritasun eta Ingurumeneko Saileko Elikagaien Kalitate eta lndustriako Zuzendaritzari deialdi-aginduan ezarritako baldintzak onartzen dituztela.

  3. Aurrez aipatutako onarpen-jakinarazpen horrekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailean berme bat eratu izanaren justifikazio bat aurkeztu beharko da; bermea ez da izango erkidegoaren urteko finantzaketaren zenbatekoaren ehuneko 15eko baino gutxiagokoa.

  4. Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraren aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 8a.

    Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

    JAVIER PLASENCIA CUADRADO.

    (Ikus .PDF)