Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 30ekoa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko urriaren 29ko Aginduan aurreikusitako dirulaguntzerako zuzkidura. Urriaren 29ko Agindu horren bitartez, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei dirulaguntzak emateko eta ordaintzeko prozedura ezarri zen, Genero-indarkeriaren aurkako babes integraleko neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 69
  • Hurrenkera-zk.: 2058
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/03/30
  • Argitaratze-data: 2021/04/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ogasun; Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Genero-indarkeriaren aurkako babes integraleko neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitakoaren arabera genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei dirulaguntzak emateko eta ordaintzeko prozedura ezarri zen Enplegu eta Gizarte Politiketako 2014ko urriaren 29ko Aginduaren bitartez (2014ko azaroaren 19ko EHAA, 221. zk.).

Haren lehenengo xedapen gehigarriak, finantzaketa- eta aurrekontu-egozpenari buruzkoak, honela dio: «Publikotasun-printzipioa betetzeko, Gizarte Zerbitzuen zuzendariak, aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren hasieran emango du jakitera, ebazpen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako esleitu den zuzkidura».

Laguntza hori Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartzen da. Plan hori Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez onartu zen, eta Eusko Jaurlaritzaren webgunean dago argitaratuta: (https://www.euskadi.eus/contenidos/orden/planestrategico_subvenes21/es_def/adjuntos/Plan-Estrat-Subv-2021_cast.pdf).

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluaren 9. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz, eskaera izapidetzeko eskumena duen organoaren erregistroan sartu eta hiru hilabeteko epea igarotzen bada ebazpenik jakinarazi gabe, interesdunei legitimazioa emango zaie dirulaguntza administrazio-isiltasunez ezetsitzat jotzeko.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen 2021eko urtarrilaren 19ko Dekretuaren 16. artikuluan ezartzen denez, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzari dagokio honako funtzio hauek baliatzea: «Genero Indarkeriaren Biktimentzako Telefono bidezko Arreta Zerbitzua, ordainketa bakarreko dirulaguntzak eta emakumeen kontrako indarkeriaren biktimei arreta eskaintzen dieten profesionalei aholkua eta laguntza emateko kudeaketa inetegratua».

Hori dela eta, hau

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 30a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.