Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2018ko otsailaren 1ekoa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2018-2019 ikasturtean ikasleak barnetegian onartzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 28
- Hurrenkera-zk.: 724
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2018/02/01
- Argitaratze-data: 2018/02/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza eta ikasketa-askatasuna herritar guztioi dagokigun eskubidea da, eta Botere Publikoen obligazioa da hezkuntzara berdintasun-egoeran sartzeko gerta daitezkeen mugapen edo desorekei aurre egiteko neurriak hartzea.
Eibarko Hezkuntza Esparruan bada Egoitza Zentro bat, eta modua ematen du ikasketa jakin batzuk familia-egoitzaren tokitik kanpo egiten dituzten ikasleei eskaintza bereziki egokia egiteko.
Otsailaren 22ko 24/2011 Dekretuak uztailaren 2ko 164/2002 Dekretua aldatzen du, hau da, Eibarko Egoitza Zentroa sortu eta Eibarko Hezkuntza Esparruaren administrazio- eta antolakuntza-egitura zehazten duena. Bada, 24/2011 Dekretuaren arabera, Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariaren ebazpen batek arautuko ditu honako hauek: nola onartu ikasleak Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan, nola eta zein modutan aurkeztu eskabideak, zer dokumentazio erantsi behar zaien eskabideei eta zein epetan aurkeztu behar diren.
Horretarako, eta betiere 164/2002 Dekretuko 19. artikuluarekin bat etorriz, hau
Eskaera posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean egingo da, posta funtzionarioak ziurta dezan eta zigilua ipin dezan.
Eskaerarekin batera, eskabide-inprimakian eskatutako dokumentazioa aurkeztu behar da.
Otsailaren 22ko 24/2011 Dekretuaren 20 artikuluan xedatutakoari jarraituz, ez dute eskaera aurkeztu beharrik 2017-2018 ikasturtean Egoitza Zentroan egon diren pertsonek, baldin eta aipaturiko ikasturtean matrikulatuta egon ziren ikastetxeko egonaldiko baldintzak betetzen badituzte eta 2018-2019 ikasturterako matrikula egin badute. Pertsona hauek automatikoki onartuak izango dira Egoitza Zentroan.
Eskaera Egoitza Zentroan egiten bada, aurkezteko unean bertan egin ahal izango da errekerimendu hori, eta idatziz jasota geratuko da eskaera aurkeztu duen pertsonari errekerimendu hori egin zaiola.
Era berean, deialdi honetara biltzen diren lagunek baimena ematen dute fitxategian jasotako datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazio batzuei lagatzeko, deialdiaren xedearekin bat datozen helburuetarako. Halaber, baimena ematen diote Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan egiaztatu dezan aurkeztutako dokumentuek diotena.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariaren ebazpen honen kontra, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 1a.
Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria,
EUGENIO JIMENEZ IBAÑEZ.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 24/2011 DEKRETUA, otsailaren 22koa, zeinen bidez aldatzen baita Eibarko Egoitza-Zentroa sortu eta Eibarko Hezkuntza Esparruko administrazio-egitura eta -antolaketa zehazten duen 164/2002 Dekretua.
- Ikus: 164/2002 DEKRETUA, uztailaren 2koa, Eibarko Egoitza-Zentroa sortu eta Eibarko Hezkuntza-Esparruko administrazio-egitura eta -antolaketa zehazten duena.