Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 21ekoa, Joko eta Ikuskizunen zuzendariarena, zeinen bidez ezartzen baita post-mortem, ausazko analisiak egitea zezenketa-abelburuei 2017ko zezenketa-denboraldian.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 127
  • Hurrenkera-zk.: 3394
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/06/21
  • Argitaratze-data: 2017/07/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, bere eskumenen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren ikuskizunen osotasuna zaindu eta ikusleen eskubideak defendatu behar ditu.

Bigarrena. Zezenketa-gaien Euskal Batzorde Aholku-emaileak, zezen-ikuskizunei buruzko kontsulta- eta aholkularitza-organoa den aldetik, 2015eko otsailaren 25eko ohiko bileran eztabaidatu zuen komenigarria izango zen ala ez zezenketa-abelburuei post-mortem ausazko analisiak egitea, ikuskizunaren osotasuna zaindu eta haren kalitatea hobetze aldera.

Hirugarrena. 2015 eta 2016ko zezenketa-denboraldiko emaitzak ikusita, kontuan harturik ikuskizun mota hauetan ikusleen eskubideen errespetua bermatu behar dela eta ikuskizuna bera zorrotz egiten saiatu behar dela, egokia da 2017ko zezenketa-denboraldian administrazio-kontrol berdinak egitea.

ZUZENBIDE-OINARRIAK

Lehenengoa. Jendaurreko Ikuskizunei eta Jolas Jarduerei buruzko abenduaren 23ko 10/2015 Legearen 8.b) artikuluak hauxe ezartzen du: «...honako eskubide hauek izango dituzte ikuskizunen eta jolas-jardueren ikusleek: a) ................, b) Ikuskizuna ikusteko eskubidea edo jolas-jardueran parte hartzekoa; horiek guztiak, gainera, osorik eta enpresak iragarritako moduan eta baldintzetan jasotzeko eskubide.»

Bigarrena. Euskadiko Zezen-ikuskizunei buruzko Araudiaren 55.10 artikuluak ezartzen du, ikuskaritza eta kontrolari dagokienez, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak post mortem egindako ausazko azterketak agin litzakeela; 57.10 artikuluan, aukera ematen du ausazko azterketak pikatzeko zaldiei ere egiteko. Hau da, Euskadiko Zezen-ikuskizunei buruzko Araudiak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari, berariaz, horrelako analisiak egin daitezela agintzeko ahalmena ematen dio. Ausazko lagin horiek hartzeak ez ditu kaltetzen ikuskizunaren presidenteak erregelamendu bidez ezarrita dituen ahalmenak.

Agindu horiek eta aplikatu beharreko gainerako araudia ikusita, Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11koa 83/2017 Dekretuak aitortzen dizkidan eskuduntzez baliatuz, hau

Lehenengoa. Ausaz laginak hartzea 2017ko zezenketa-denboraldian Euskadiko lehenengo eta bigarren mailako zezen-plazetan toreatzen diren abelburu batzuei. Laginak hartu ondoko post mortem analisiek ikuskaritza eta kontrola egitea izango dute helburu.

Bigarrena. Laginak hartu eta, gero, aztertu behar dira, Euskadiko Zezen-ikuskizunei buruzko Araudiaren 55. artikuluaren 4. eta 5. ataletan ezarritakoa eragotzi gabe.

Hirugarrena. Ebazpen honek ezartzen dituen ausazko laginak hartzeko orduan, zehaztapen hauek kontuan hartu behar dira:

  1. 2017. urtean Euskadiko lehenengo eta bigarren mailako zezen-plazetan egiten den zezenketa bakoitzean toreatuko diren abelburuetako bakar bati hartu ahal zaizkio laginak.

  2. 2017ko zezenketa-denboraldian, ausazko laginak adarrei baino ez zaizkie hartuko.

  3. Laginak hartu ahal zaizkie 4 urteko edo 4 urtetik gorako oinez toreatuko diren zezenketa-abelburuei (arrak).

  4. Zezenketa bakoitzean lehenengo, eta zozketa hutsez, ezarriko da laginak hartuko diren ala ez, baldintza hauen arabera:

    1. Ikuskizunak egin behar diren egunetan, goizean, lehenengo, loteak, zozketa eta abereen banaketa egingo da, zezenketa-ordena zehaztuko da eta abereak bakartuko dira; eta, gero, zozketa hutsa egingo da.

    2. Zozketan hauek egon behar dira: plaza-burua edo ikuskizun-burua, abeltzaintza-etxeko ordezkaria, enpresa antolatzailearen ordezkaria, ikuskizunerako izendatu den abelburuen albaitaria eta plaza-ordezkaritza. Esandako pertsonak ez azaltzeak ez du zozketa egitea ekidingo.

    3. Zozketa horrela egingo da: poltsa opaku baten barruan itxura bereko bi bola sartuko dira, bata gorria eta bestea zuria. Plaza-ordezkaritzak bi boletako bat aterako du eta, bola gorria ateraz gero, ikuskizun horretan toreatuko diren abelburuetako bati laginak hartuko zaizkio; bestela, bola zuria ateraz gero, ez zaizkio hartuko.

  5. Lagina hartuko dela ezarri bada, bigarren zozketa bat egingo da laginak zein abelbururi hartuko zaizkion zehazteko. Horretarako, zaku opaku batean ikuskizunean oinez toreatuko diren abelburu adina bola sartu behar dira. Bola guztiak berdinak izango dira eta ondoz ondoko zenbakiak izango dituzte, «1»etik hasita, ikuskizunean toreatuko diren abelburuen kopurura heldu arte. Orduan plaza-ordezkaritzak, berriz ere, bola bat aterako du eta bola horrek daraman zenbakia zein den, ordenan leku horretan dagoen abelburuari hartuko zaio lagina.

  6. Plaza-ordezkaritzak zozketen emaitzak akta berriemaile batean jasoko ditu, eta bertan egon diren guztiek sinatuko dute.

  7. Abelburua hil ostean, laginak hartu eta analisiak egingo dira, Segurtasuneko sailburuaren 2015eko abuztuaren 3ko Aginduan ezarritakoaren arabera; agindu horretan arautzen dira zezen-ikuskizun orokorretan lagin biologikoak hartzeko eta aztertzeko prozedura, eta lagin horien analisiak egiten dituzten laborategiak homologatzeko prozedura. Post mortem azterketan enpresa-antolatzaileko eta abeltzaintza-etxeko ordezkari bana egon ahal izango dira. Horiek libreki aukeratutako albaitari baten aholkularitza jaso ahal izango dute bertan. Azterketa interesa duten pertsonei jakinaraziko zaie, plazako ordezkarien bitartez edo beren laguntzaileen bitartez. Esandako pertsonak ez azaltzeak ez du lagin biologikoak hartzea egitea ekidingo.

    Laugarrena. Ebazpen hau jakinarazi behar zaie Zezen-ikuskizunetako Antolatzaileen Elkarte Nazionalari, zezenketa-abelburuak hazten dituzten abeltzaintza-etxeak ordezkatzen dituzten elkarteei, zezen-plazetako buruei, Euskal Autonomia Erkidegoko zezen-plazetako titularrei, Foru Aldundien Abeltzaintza Zerbitzuei eta plaza-ordezkaritzari.

    Bosgarrena. Ebazpen hau EHAAn eta EAOn argitaratzea.

    Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko Segurtasuneko sailburuordeari, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, horrela ezartzen baitu urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan.

    Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 21a.

    Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

    AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik