Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 20koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko beken deialdia egiten duena, 2018-2019 ekitaldirako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 1
  • Hurrenkera-zk.: 2
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/12/20
  • Argitaratze-data: 2018/01/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Funtzio publikoa

Testu legala

171/2011 Dekretua, uztailaren 26koa, kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko bekak arautzen ditu (2011ko abuztuaren 11ko EHAA, 152. zk.).

Aipatutako dekretuaren 2.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko beken deialdia egitea, 2018-2019 ekitaldirako.

Ondorioz, honako hau

Ebazpen honen helburua da kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko beken deialdia egitea 2018-2019 ekitaldirako.

  1. 12 hilabeteko iraupena duten zortzi bekaren deialdia egiten da.

  2. Bekadunek beraien eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren honako bulego hauetan burutuko dituzte:

    Lauk, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen.

    Bik, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzan, Bruselan.

    Bik, Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzan. Horietako batek Ordezkaritzaren egoitzan burutuko ditu eginkizunak, Txileko Santiagon; eta besteak, Ordezkaritzak Bogotan (Kolonbian) duen bulegoan.

  1. Beka bakoitzak zuzkidura hau izango du:

    Vitoria-Gasteizen burutu beharreko beka bakoitzak, 16.000 euro.

    Bruselan, Txileko Santiagon eta Bogotan burutu beharreko beka bakoitzak, 24.000 euro.

  2. Zenbateko horrek dagokion atxikipen fiskala izango du.

  3. Ebazpen honetan jasotako beka deialdia egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren gastu-espedienteen aurretiko izapidetzea erabiliko da Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan arautu zen izapidetze hori; deitutako bekak esleitzeko, beraz, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoaren 2018ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan.

  1. Beka zatika ordainduko da; honela, hain zuzen:

    Lehenengo ordainketa beka onartu ondoren egingo da, eta esleitutako diru-laguntzaren % 50 izango da, egiaztatzen bada beka burutuko den bulegoan hasten dela.

    Bigarren ordainketa, diru-laguntzaren % 20, bekaldia hasi eta lau hilabete igarotakoan egingo da, bekadunek zatikako txostenak aurkeztu ondoren.

    Hirugarren eta azken ordainketa, geratzen den % 30a, beka bukatzen denean egingo da, bekadunek amaiera txostenak aurkeztu ondoren. Edonola ere, ordainketa hori 2019ko ekitaldian burutuko da.

  2. Uko egiterik izanez gero, ordezkoei ordainduko zaien diru-zenbatekoa uko egin duen bekadunak erabili ez duen bekaldiaren araberakoa izango da. Ordainketa egiteko, artikulu honen 1. paragrafoan aurreikusitako ordainketa zatikatuak eta ehunekoak erabiliko dira.

  1. Interesa dutenek prozedura honetako tramite guztiak eskatu, kontsultatu eta egin ahal izango dituzte bide presentzialak edo elektronikoak erabiliz.

  2. Eskaerak bide presentzialetik edo elektronikotik izapidetzeari buruzko espezifikazioak eta eskaera eredua eskura daude egoitza elektroniko honetan:

    https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/kanpo-harremanen-bekak/y22-izapide/eu

  3. Eskabidea izapidetzeko eta agiriak aurkezteko bide bat edo bestea erabiltzeak, hau da, aurrez aurrekoa edo elektronikoa erabiltzeak, ez du behartzen aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak egiteko bide bera erabiltzera, eta edozein momentutan alda daiteke aukeratutako bidea. Eskaeraren ondoko izapideak, bide elektronikoaren bitartez, honako helbide honetan egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekudeaketak

  4. Eskaerak zuzenean aurkezteko aukeraz baliatu nahi izanez gero, interesatuek eranskinarekin doan eredua beteko dute. Eredu hori aurkitu ahal izango da: Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketa arloko Errektoreordetzan, Arabako eta Gipuzkoako Campusetako Errektoreordetzan eta Deustuko Unibertsitateko Ikerketa arloko Errektoreordetzan, baita Eusko Jaurlaritzako web orrian ere: www.euskadi.eus.

    Eskabideak helbide honetara zuzendu beharko dira:

    Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza.

    Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia.

    Lehendakaritza Eusko Jaurlaritza.

    Nafarroa kalea 2.

    01007 Vitoria-Gasteiz.

    Aurreko paragrafoan adierazitako helbidea jarrita, eskabideak honako toki hauetan ere aurkez daitezke: Euskadiren kanpoko ordezkaritzetan, Eusko Jaurlaritzaren Herritarrei Laguntzeko bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean zehaztutako tokietan.

  5. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

  1. Uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aurkeztu den dokumentazioa osorik ez badago Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzak eskatzaileari dokumentazio osagarria hamar eguneko epean bidaltzeko eskatuko dio.

  2. Eskatutako dokumentazioa aurkezten ez badu epe horretan jakinarazi eta biharamunetik hasita, eskaera bertan behera utzi duela pentsatuko da; aldez aurretik horretarako ebazpena eman beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. Artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Merituak baloratzeko, uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuaren 7. artikuluan Hautaketa Batzordeko kideak izendatu ziren; honako hauek izango dira:

Leyre Madariaga Gangoiti andrea, Kanpo Harremanetarako zuzendaria, batzordeburua. Lanpostu hori bete gabe balego, titularra ez balego, gaixorik balego edo legezko beste arrazoiren bat balego, Iñaki Serrano Lasa jaunak, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko goi-teknikariak, ordezkatuko du.

Marta Marín Sanchez andrea, Euskadiren Europar Batasunerako ordezkaria, batzordeko buruordea. Lanpostu hori bete gabe balego, titularra ez balego, gaixorik balego edo legezko beste arrazoiren bat balego Mikel Antón Zarragoitia jaunak, Europako Gaietarako zuzendariak, ordezkatuko du.

Elena Iturrate Bizkarguenaga andrea, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko goi-teknikaria. Batzordearen idazkaria izango da; hitza bai, baina botorik ez du izango. Lanpostu hori bete gabe balego, titularra ez balego, gaixorik balego edo legezko beste arrazoiren bat balego, Ainara Jauregui Recondo andreak, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko goi-teknikariak, ordezkatuko du.

Rafael Hueso Vicent jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko goi-teknikaria. Lanpostu hori bete gabe balego, titularra ez balego, gaixorik balego edo legezko beste arrazoiren bat balego, Estíbaliz Urcelay Erguido andreak, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko goi-teknikariak, ordezkatuko du.

  1. Ibilbide akademikoa gehienez ere 20 punturekin baloratuko da; honela, hain zuzen:

    1. Ikasketa-espedientearengatik gehienez ere 5 puntu emango dira, unibertsitate ikasketen azken hiru urteetako batez besteko nota kontuan hartuta. Agirien bidez egiaztatu beharko da nota hori. Honela banatuko dira puntuok:

      Puntu 1, batez besteko nota 5etik 5,99ra artean badago.

      2 puntu, batez besteko nota 6tik 6,99ra artean badago.

      3 puntu, batez besteko nota 7tik 7,99ra artean badago.

      4 puntu, batez besteko nota 8tik 8,99ra artean badago.

      5 puntu, batez besteko nota 9tik 10era artean badago.

    2. Interesdunaren espezializazioarengatik gehienez ere 15 puntu emango dira; honela, hain zuzen:

      Gehienez ere 5 puntu, Europako edo nazioarteko gaien hainbat jakintza arlori buruzko ikastaroengatik eta Europako erakundeetarako, nazioartekoetarako edota kidego diplomatikorako oposizioetarako egindako ikasketengatik; behar bezala egiaztatu beharko dira ikasketok.

      Gehienez ere 10 puntu, Europako edo nazioarteko gaien hainbat jakintza arlotan master-ikasketak izateagatik.

  2. Atzerriko hizkuntzak ahoz zein idatziz menderatzea gehienez ere 15 punturekin baloratuko da; honela, hain zuzen:

    1. Ingelesa menderatzeagatik gehienez ere 15 puntu emango dira; honela, hain zuzen:

      10 puntu esleituko zaizkie B1 mailako ingeles ziurtagiria egiaztatzen dutenei.

      Beste 5 puntu esleituko zaizkie B2 edota goragoko egiaztagiri bat egiaztatzen dutenei.

    2. Atzerriko beste hizkuntza batzuk: 5 puntu esleituko zaizkie B1 edota goragoko egiaztagiri bat egiaztatzen dutenei.

  3. Kanpo harremanen alorrean sektore publiko edo pribatuan izandako ibilbide profesionala eta ikerketa-lanak gehienez ere 20 punturekin baloratuko dira; honela, hain zuzen:

    4 puntu, kanpo harremanei buruzko gaietan lanean emandako urte oso bakoitzeko.

    4 puntu, kanpo harremanei buruzko ikerketa lan bakoitzeko (10 puntu, lanok argitaratu badira).

  4. Euskaraz jakitea gehienez ere 10 punturekin baloratuko da; honela, hain zuzen:

    B1 titulua edo baliokidea: 3 puntu.

    B2 titulua edo baliokidea: 6 puntu.

    C1 titulua edo baliokidea edo goragokoa: 10 puntu.

  5. Hautaketa Batzordeak dei egingo die hautagaiei elkarrizketa bat egin dezaten; elkarrizketa horren bitartez, jarraian azaldutako ezagupenak egiaztatuko dira eta hautagaiak eskatutako profilari egokitzen zaizkion aztertuko da:

    1. Europako eta nazioarteko ekonomia eta politikan gaurkotasuna duten gaiak behar bezala ezagutzea. Proba hori nazioarteko egoera ekonomikoari, nazioarteko politikari eta Europako gaur egungo egoerari buruzko bosna galderako hiru sortak osatuko dute, eta horretarako berariaz prestatutako galderen artetik itsu-itsuan aterako dira.

      Gehienez ere 15 punturekin baloratuko da; honela, hain zuzen:

      Gehienez ere 5 puntu, nazioarteko egungo egoera ekonomikoa ezagutzeagatik.

      Gehienez ere 5 puntu, nazioarteko egungo egoera politikoa ezagutzeagatik.

      Gehienez ere 5 puntu, Europako gaur egungo egoera ezagutzeagatik.

    2. Hautagaiaren profil profesionala bekaren helburu den edukiari egokitzea gehienez ere 20 punturekin baloratuko da, erakunde misio bat antolatzeari buruzko proba praktikoa egin ondoren.

  1. Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 70/2017 Dekreturen 13.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, Kanpo Harremanetarako zuzendariak emango du eman beharreko ebazpena, hautaketa batzordeak egindako proposamena ikusi ondoren. Ebazpen horren bitartez, beken onuradunak eta, hala badagokie, ordezkoak izendatuko ditu, beka aldia noiz hasi eta non burutuko den zehaztuko du, edo esleitu gabe utziko ditu hautagai egokirik ez dutenak.

  2. Esleipen ebazpena eskatzaileei banan-banan jakinaraziko zaie eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta www.euskadi.eus webgunean argitaratuko da, guztiek horren berri izan dezaten.

  3. Ebazpen horren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasita.

  4. Ebazpen hori gehienez ere 6 hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da, deialdi hau argitaratzen den egunean kontatzen hasita.

  5. Epe hori igaro eta interesatuei inolako ebazpenik jakinarazi ez bazaie, eskabideak ezetsi direla ulertu beharko dute.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Ebazpen honetan eta uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuan aurreikusita ez dagoen guztian, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina aplikatuko dira testu hori azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira.

    AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

    Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta www.euskadi.eus webgunean argitaratuko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 20a.

    Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

    MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.

    (Ikus .PDF)