Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 5ekoa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako bitariko lankidetza-batzordearen akordio bat. Akordio hori honako lege honi buruzkoa da: Adikzioei eta droga-mendekotasunari arreta integrala emateko 2016ko apirilaren 7ko 1/2016 Legea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 142
  • Hurrenkera-zk.: 3327
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/07/05
  • Argitaratze-data: 2016/07/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: EAEko udalak; Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa hartu ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat, hau

AKORDIOA, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, honako lege honen arlokoa: 1/2016 Legea, 2016ko apirilaren 7koa, Adikzioei eta droga-mendekotasunari arreta integrala ematekoa.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hartu du:

  1. Adikzioei eta droga-mendekotasunari arreta integrala emateko 2016ko apirilaren 7ko 1/2016 Legearen 83. eta 84. artikuluak direla-eta sortutako desadostasunak ebazteko negoziazioei ekitea.

  2. Bitariko Lankidetza Batzordeari konponbidea proposatuko dion lan-taldea izendatzea.

  3. Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinarazten zaio, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Madril, 2016ko uztailaren 4a.

    Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,

    CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.

    Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

    JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.