Arautegia

Inprimatu

956/2023 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 438/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Farmaziako Laguntzailea kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 121
  • Hurrenkera-zk.: 3069
  • Xedapen-zk.: 956
  • Xedapen-data: 2023/05/19
  • Argitaratze-data: 2023/06/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,

Lehenengoa. Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 438/2023 Ebazpena, Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Farmaziako Laguntzailea kategoriako epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:

  1. Errebokatzea Francisco José Bastos Fernández jaunaren izendapena laugarren epaimahaikide ordezko gisa.

  2. Izendatzea Marcos Fidel Grajeras laugarren epaimahaikide ordezko.

    Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

    Hirugarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera (hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera), ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 19a.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

    MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.