Arautegia

Inprimatu

947/2017 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinen bidez Aitor Orive Calzada jauna izendatzen baita Osakidetzako Araba Erakunde Sanitario Integratuko Digestiboko zerbitzuburu, lau urterako eta luzatzeko aukerarekin.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 4695
  • Xedapen-zk.: 947
  • Xedapen-data: 2017/07/13
  • Argitaratze-data: 2017/10/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2017ko martxoaren 13ko 467/2017 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen lehiaketa bidez betetzeko Digestiboko zerbitzuburu-lanpostua Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba ESIn (Araba Erakunde Sanitario Integratua).

Epaimahai kalifikatzaileak baloratu ditu aurkeztu diren eskabideak eta izendapen-proposamena egin du. Hori guztia aintzat hartuta eta Aitor Orive Calzada jaunak dituen ezagutza akademikoak eta profesionalak kontuan hartuta, honako hau erabaki da: pertsona hori bera izendatzea Osakidetzako Araba ESIko Digestiboko zerbitzuburu.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean eta Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko, 255/1997 Dekretuan ezartzen denari jarraikiz, honako hau

Lehenengoa. Aitor Orive Calzada jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba Erakunde Sanitario Integratuko Digestiboko zerbitzuburu.

Bigarrena. Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, 2017ko uztailaren 13tik aurrera ondorioak izango ditu.

Hirugarrena. Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, baldin eta ez bada luzapena onartzen, hala xedatuta baitago Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean.

Laugarrena. Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea egonez gero, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena. Ebazpen hau interesdunari eta Araba Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaie.

Seigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpenaren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 13a.

Araba ESIko zuzendari kudeatzailea,

JESÚS LARRAÑAGA GARITANO.