Arautegia

Inprimatu

943/2023 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baita honako Ebazpen hau: 574/2023 Ebazpena, maiatzaren 16koa, zeinaren bidez argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten A2 Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Administrazioko eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikariak kategorian / lanpostu funtzionalean (Kudeaketako Epaimahaiari atxikitako kategoria) Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 153
  • Hurrenkera-zk.: 3918
  • Xedapen-zk.: 943
  • Xedapen-data: 2023/07/19
  • Argitaratze-data: 2023/08/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1309/2021 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten A2 Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Administrazioko eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikaria kategorian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 16ko 574/2023 Ebazpenaren bidez argitaratu zen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza kategoria / lanpostu funtzional honetan: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten A2 Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Administrazioko eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikaria.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 16ko 574/2023 Ebazpenaren eranskinean agertzen da Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoen zerrenda, Administrazioko eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikaria kategoriarako / lanpostu funtzionalerako. Eranskinak destinoen zerrenda jasotzen du, honako informazio honekin: eskainitako destinoen kopurua, destinoak zein zerbitzu-erakundetan eskaintzen diren eta destinoaren deskribapena, lanaldiaren xehetasunak barne.

Argitaratutako ebazpenak 2023ko ekainaren 21a ezarri du data gisa baldintzak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko eta destino-aukeraketa egin edo aldatzeko.

Maiatzaren 16ko 574/2023 Ebazpena maiatzaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, akatsak aurkitu dira aipatutako eranskinean.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak hauxe dio: «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluak hauxe dio: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz,

Lehenengoa. Ebazpena ematea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 16ko 574/2023 Ebazpenaren eranskina zuzentzeko. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen horretan, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean A2 Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Administrazioko eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikaria kategorian / lanpostu funtzionalean eskainitako destinoen zerrenda jasotzen da. Hona hemen zuzenketa:

  1. Maiatzaren 16ko 574/2023 Ebazpenaren eranskinean jasotako eskainitako destinoen zerrendatik destino hau kentzea:

    (Ikus .PDF)

  2. Maiatzaren 16ko 574/2023 Ebazpenaren eranskinean jasotzen den eskainitako destinoen zerrendan destino hauek sartzea:

    (Ikus .PDF)

  3. Ondorengo destinoari dagokion hizkuntza-eskakizunari dagokion ezaugarria zuzentzea, eskatutako hizkuntza-eskakizuna «2HE Derrigortasun-data igarota» izatetik «3HE Derrigortasun-data igarota» izatera igaro dadin. Hori dela eta:

(Ikus .PDF)

Esan behar du:

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Orain zuzendutako ebazpenak 2023ko ekainaren 21a ezartzen du eskakizunak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko eta destino-hautaketa egin edo aldatzeko erreferentzia-data gisa.

Ebazpen honen bidez egindako zuzenketek eragiten duten egoera berriaren aurrean, beharrezkoa da jada aurkeztutako parte hartzeko eskaerak aldatzeko edo eskaera berriak egiteko aukera irekitzea. Horregatik, beste erreferentzia-data bat finkatu behar da, 2023ko irailaren 4ari dagokiona.

Ondorioz, eskakizunak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko eta destino-hautaketa egin edo aldatzeko erreferentziazko data berria 2023ko irailaren 4a da. 2023ko martxoko ziklo honi dagokionez, izangaiek 2023ko irailaren 4ra arte aldatu ahal izango dute eskabidea, baita destinoen hautaketa ere. 2023ko martxoko ziklo honetan, beraz, 2023ko irailaren 4ra arte egindako destino-hautaketa hartuko da kontuan. 2023ko martxoko ziklo honetan, prozesu orokorrean egindako eskabideak jasoko dira, baldin eta gutxienez zikloan eskainitako destinoren bat badute 2023ko irailaren 4a amaitzen denean.

Hirugarrena. Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lekualdatze-lehiaketaren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzea.

Laugarrena. Gainerako jarduketetan mantentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 16ko 574/2023 Ebazpenean ezarritakoa. Ebazpen horretan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten A2 Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Administrazioko eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikaria kategorian / lanpostu funtzionalean 2023ko martxoko zikloan eskainitako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean eskainitako destinoen zerrenda jasotzen da.

Bosgarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.