Arautegia

Inprimatu

820/2025 EBAZPENA, irailaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Susana Villelga Valverde andrea Administrazioko Azpitaldeko buruaren lanpostua betetzeko izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Azpiegituren Zuzendariordetzan, Azpiegituren (Arkitektura) Administrazioko Azpitaldeko Zerbitzuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 202
  • Hurrenkera-zk.: 4464
  • Xedapen-zk.: 820
  • Xedapen-data: 2025/09/16
  • Argitaratze-data: 2025/10/23

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazioko Azpitaldeko buruaren lanpostua betetzeko deialdia egin zela kontuan izanda Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Azpiegituren Zuzendariordetzan, Azpiegituren (Arkitektura) Administrazioko Azpitaldeko Zerbitzuan (2025eko abuztuaren 22ko EHAA, 61. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, izangaiak lanpostua betetzeko aurkeztu duen dokumentazioa aztertu da, eta haren baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu dira. Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, Balorazio Batzordearen ustez, Susana Villelga Valverde andreak deialdiko lanpostuaren profila betetzen du eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dauka.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau,

Lehenengoa. Susana Villelga Valverde andrea Administrazioko Azpitaldeko buru izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Azpiegituren Zuzendariordetzan, Azpiegituren (Arkitektura) Administrazioko Azpitaldeko Zerbitzuan.

Bigarrena. Izendapen honek 2025eko irailaren 17tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Interesdunari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako, Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 16a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.