Arautegia
Inprimatu712/2023 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 435/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Teknikari Espezialista Profesionalak lanbide-taldeko Teknikari Espezialista Profesionala kategorian (Instalazio Elektrikoetako Teknikaria lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 121
- Hurrenkera-zk.: 3063
- Xedapen-zk.: 712
- Xedapen-data: 2023/04/19
- Argitaratze-data: 2023/06/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,
Lehenengoa. Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 435/2023 Ebazpena, Teknikari Espezialista Profesionala kategoriako (Instalazio Elektrikoetako Teknikaria lanpostu funtzionala) epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:
Errebokatzea José Antonio Rodríguez Montero jaunaren izendapena lehenengo epaimahaikide titular gisa.
Izendatzea María Paloma Díaz De la Horra andrea lehenengo epaimahaikide titular.
Errebokatzea María Paloma Díaz De la Horra andrearen izendapena lehenengo epaimahaikide ordezko gisa.
Izendatzea Aitor Zubiria Mendieta jauna lehenengo epaimahaikide ordezko.
Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera; hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 19a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.