Arautegia
Inprimatu711/2025 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatzen baita estatutupeko lotura finkoa lortzeko lehiaketa-sistemaren bidezko hautaketa-prozesurako, fakultatibo medikoak eta teknikoak lanbide-taldeko mediku kategorian (psikiatriako FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 108
- Hurrenkera-zk.: 2561
- Xedapen-zk.: 711
- Xedapen-data: 2025/05/08
- Argitaratze-data: 2025/06/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 540/2025 Ebazpenaren bidez onartu ziren 2025. urtean betetzeko zailak diren lanpostuak betetzeko estatutupeko langile finko izateko lehiaketa-deialdiaren oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 543/2025 Ebazpenaren bidez onartu dira estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak fakultatibo medikoak eta teknikoak lanbide-taldeko Mediku kategorian (psikiatriako FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 14. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa
Lehenengoa. Aipatutako kategoriako prozesuaren epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahai hori ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideek osatuko dute.
Bigarrena. Ebazpen honek adierazita daukan egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 540/2025 Ebazpenaren 17. oinarrian ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 8a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
Epaimahaiburua:
Titularra: Elena Marin Diaz-guardamino.
Ordezkoa: Rodrigo Joaquín Oraa Gil.
Lehenengo epaimahaikidea:
Titularra: María Aranzazu Madrazo Maza.
Ordezkoa: Pedro Jose Muñoz Domínguez.
Bigarren epaimahaikidea:
Titularra: Carlos Maruri Gorrotxategui.
Ordezkoa: María del Pilar Martínez San Martín.
Hirugarren epaimahaikidea:
Titularra: Juan Medrano Albeniz.
Ordezkoa: Natalia Mendiola Muñoa.
Laugarren epaimahaikidea:
Titularra: Isabel Martínez González.
Ordezkoa: Javier Palomo Lerchundi.
Idazkaria:
Titularra: Ana María González Navajas.
Ordezkoa: Kizkitza Arbelaiz Aramburu.