Arautegia

Inprimatu

66/2018 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita honako hau baimentzen duen erabakia argitara ematea: Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2018 epean egin beharreko zenbait lanen gainean Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa zazpigarren aldiz aldatzea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 54
  • Hurrenkera-zk.: 1426
  • Xedapen-zk.: 66
  • Xedapen-data: 2018/03/09
  • Argitaratze-data: 2018/03/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Gobernu Kontseiluak, 2018ko martxoaren 6an egindako bilkuran, honako hau baimentzen duen erabakia onartu zuen: Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2018 epean egin beharreko zenbait lanen gainean Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa zazpigarren aldiz aldatzea. Erabaki horrek zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

Estatuko Administrazio Orokorrari dagokio autonomia-erkidego bat baino gehiagoren lurraldeak hartzen dituzten interes orokorreko herri-lanen trenbideen eta lurreko garraioen gaineko eskumen esklusiboa, hala xedatzen baitute Espainiako Konstituzioaren 149.1.21 eta 149.1.24 artikuluek.

Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du erkidegoaren intereseko obra publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoa soilik hartzen duten trenbide eta lurreko garraioen gainean, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatu, garatu eta plangintza egiteko eskumenak eta lurraldearen antolamendu eta hirigintzaren gainekoak ere, hala xedatzen baitu Autonomia Estatutuaren 10.25, 10.31, 10.32 eta 10.33 artikuluek.

2006ko apirilaren 24an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen, Estatuko Administrazio Orokorraren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Trenbide Azpiegituren Kudeatzailearen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria (Euskal Ya) abian jartzeko beharrezkoak diren jarduketak garatzeko, Europako aurreikuspenei jarraikiz. Egun horretan bertan, lankidetza-hitzarmena bat sinatu zuten sinatzaile horiek beroiek, trenbide-sare berri hori eraikitzeko jarduketa zehatz batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioari agintzeko.

Gobernu Kontseiluak, interes publikoak lortzeko eraginkorragoa izango zelakoan, 2006ko ekainaren 27an egindako bilkuran, erabaki zuen Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoari agintzea honako jarduera hauek egiteko: EAEko trenbide-sare berriaren (Euskal Yaren) Gipuzkoako adarrean 2006-2010 epean eraikuntza-proiektuak idatzi, obrak zuzendu, laguntza teknikoa eman, desjabetzearen kudeaketarako bulegoa mantendu eta desjabetze-espedienteen kudeaketa-administratiboan laguntzea. Jarduera horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku utzi zituzten Sustapen Ministerioak eta ADIFek, 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez. Kudeaketa-gomendio horren barruan sartutako lanak 2010eko abenduan amaitu ziren.

EAEko trenbide-sare berria eraikitzeko lanak 2016an bukatzea aurreikusten zen.

Beraz, 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenean ezarritako baldintzetan lanean jarraitu ahal izateko, Gobernu Kontseiluak, 2011ko uztailaren 12an egindako bilkuran, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari kudeaketa-gomendioa egin zion Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2016 epean egin beharreko zenbait lan egiteko, 141.810.000 euroko guztizko zenbatekoan.

Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko bereizitako zatien egikaritze-mailaren arabera, 2011ko uztailaren 12an onartutako kudeaketa-gomendioan aurreikusitako urtekako banaketak aldatu egin ziren Gobernu Kontseiluak 2011ko abenduaren 27an, 2013ko abenduaren 30ean, 2014ko uztailaren 29an, 2014ko abenduaren 30ean (aldaketa horrek 2018. urtera arteko indarraldia ezarri zuen), 2016ko urtarrilaren 12an eta 2016ko irailaren 20an hartutako erabakiei jarraituz, eta honela geratu ziren kontzeptuak eta urtekako banaketa:

(Ikus .PDF)

Lan horien kostua kalkulatzeko, oinarritzat hartu zen Gipuzkoako adarreko obretarako datozen zortzi urteetarako (2011-2018) aurreikusitako kostua, honela banatuta (milioi eurotan, BEZa barne):

(Ikus .PDF)

2017ko abenduaren 27an, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko 2006ko apirilaren 24ko hitzarmenaren aldaketa sinatu dute Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta ADIF eta ADIF-Abiadura Handia enpresa-erakunde publikoek, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko zenbait lanen gainean emandako kudeaketa-gomendioari buruzko 2006ko apirilaren 24ko hitzarmenaren aldaketa ere.

2017ko abenduaren 27an sinatutako kudeaketa-gomendioaren hitzarmena aldatuta eguneratu egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko 2006ko apirilaren 24an sinatutako hitzarmenaren bosgarren klausula, eta barnean hartuko dira Bergara eta Lezoren arteko zatia gauzatzeko kostuen gainean onartu eta aurreikusitako kontratu-gorabehera guztiak, horren barruan Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatia eta Donostiako geltokia barne hartzen duen zatia sartuta. Horrez gain, Ezkioko geltokia eta Astigarragako geralekua eraikitzeko jarduketa berriak ere gehitzen dira, bai eta Bergara-Lezo zatiko hainbat lan ere (besteak beste, zati horretako tuneletan larrialdietako irteera berriak gauzatzea, eta mendi-mazelak egonkortzeko zein dauden iturburuetan izandako eraginengatik egin beharreko leheneratze-lanak). Hori horrela, aurreikusitako kostua handitu da, eta 2.343,36 milioi euro izango da (BEZa barne).

Halaber, hitzarmenaren aipatutako aldaketak orain honako honi baino ez dio eragingo: Bergara eta Lezo arteko Gipuzkoako zatiko plataforma-obren proiektuak idazteko eta lanak gauzatzeko Euskal Autonomia Erkidegoari emandako kudeaketa-gomendioari. Aldaketa horrek xedatzen du, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoari emandako kudeaketa-gomendioaren barruan dauden lanei zuzenean ekin ahalko zaiela edo Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen bitartez, zeinak bere gain hartu ahal izango baitu plataforma-zati zehatzak edo gaur egun lizitatu gabe dauden geltokiak gauzatzea.

Azaldutako aldaketa horiek guztiak direla-eta (2017ko abenduaren 27ko hitzarmenen aldaketetan jasota daude), zazpigarrenez aldatu behar da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari emandako kudeaketa-gomendioa.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 7.1.r artikuluak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku utzi zituen trenbideen gaineko egitekoak.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak, proposamena aztertu ondoren, hau

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa. Estatuko Administrazio Orokorraren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Trenbide Azpiegituren Kudeatzailearen (ADIF) arteko 2006ko apirilaren 24ko lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko zenbait lanen gaineko kudeaketa-gomendioa emateari buruzkoa, aldatzea sinatu zen 2017ko abenduaren 27an. Aldaketa horren ondorioz, honako hauek aldatzea erabakitzen da: 1. Aurrekariak, 4. Erreferentziako dokumentuak eta planteamendu orokorra, 5. ETSk egin beharreko lanak, eta 6. Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari emandako kudeaketa-gomendioaren lanen balorazioa eta ordainketa (2011ko uztailaren 12an onartu zen, eta, ondoren, aldatu egin zen 2011ko abenduaren 27an, 2013ko abenduaren 30ean, 2014ko uztailaren 29an, 2014ko abenduaren 30ean, 2016ko urtarrilaren 12an eta 2016ko irailaren 20an); zehazki, EAEko trenbide-sare berriaren (Euskal Ya) Gipuzkoako adarrean 2011-2018 epean eraikuntza-proiektuak idatzi eta obrak zuzentzeko jarduerei dagokienez.

Bigarrena. Gomendioaren indarraldi berritzat 2011-2025 epea hartzea.

Hirugarrena. Erabaki honen eranskinean jasota daude aipatutako gomendioaren aldaketa egiteko baldintza zehatzak.

Hirugarrena. Kudeaketa-gomendioaren aldaketa hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

ERABAKIAREN ERANSKINA

  1. Aurrekariak.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak 2006ko apirilaren 24an Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta Trenbide Azpiegituren Kudeatzailearekin (ADIF) sinatutako lankidetza-hitzarmena aldatzea sinatu zuen, 2017ko abenduaren 27an. Aipatutako hitzarmen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari eman zitzaion Euskadiko trenbide-sare berriko (Euskal Ya) Gipuzkoako Bergara-Irun zatiko proiektu eta obren gaineko kudeaketa-gomendioa.

    2011ko uztailaren 12ko Erabakiaren bidez, Eusko Jaurlaritzak Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoari gomendio hau eman zion: EAEko trenbide-sare berriaren (Euskal Yaren) eraikuntza-proiektuak idatzi eta obrak zuzentzeko jarduerak egitea. Agindu hori hainbat aldiz aldatu da 2011-2018 epean gauzatzeko.

    Gaur egun, EAEko trenbide-sare berria eraikitzeko obrak amaitzeko, eta 2006ko apirilaren 24ko gomendioari buruzko hitzarmenaren gainean 2017ko abenduaren 27an sinatutako aldaketaren babesean, Eusko Jaurlaritzak ETSri emandako gomendioari jarraipena eman nahi dio, eta ondorioz, ETSren esku utzi nahi du gehitu diren jarduketa berrien eraikuntza-proiektuak idaztea, obrak zuzentzea, desjabetzeen arloan laguntzea zein obrak gauzatzea, bai eta Hernani-Astigarraga zatian egin behar diren obra guztiak gauzatzea ere (haietako batzuk Eusko Jaurlaritzak sinatutako kontratuan daude, deuseztatu dena), eta haiei lotutako beste edozein ere; hori guztia Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari buruzko 6/2004 Legeari jarraikiz, zeinak, eginkizunen artean, hau aurreikusten baitu: «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean trenbideen gaian eskumenak dituen sailarekiko lankidetza teknikoa trenbide-garraioko azpiegituren plangintzan eta programazioan».

  1. Erreferentziako dokumentuak eta planteamendu orokorra.

    Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko e Estatuko Administrazio Orokorraren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Trenbide Azpiegituren Kudeatzailearen (ADIF) arteko lankidetzako esparru-hitzarmenaren aldaketari eta gomendioaren hitzarmenaren aldaketari jarraikiz, Eusko Jaurlaritza Euskal Yaren plataformako eraikuntza-proiektuak idazten ari da Gipuzkoako adarrean, Bergarako 9+000 KPtik Lezoraino, honako lan hauei dagokienez, zehazki: Donostiako sarbidea (oraingo Iparreko geltokiaren kokalekuan geltokia egitea barne); Ezkioko geltokia; Astigarragako geralekua, eta mendi-mazelak egonkortzeko eta dauden iturburuetan izandako eraginengatik egin beharreko leheneratze-lan gehigarriak, bai eta horiek guztiak gauzatzea eta tuneletako larrialdi-irteerak ere. Ondoren kupotik dagokiena kenduz finantzatuko dira lan horiek.

    (Ikus .PDF)

    Gipuzkoako adarreko obretarako aurreikusitako kostua, 2011-2025 eperako 2.133,43 milioi eurokoa da (BEZa barne) (taulako zifrak ere milioi eurotan datoz):

    Eusko Jaurlaritzaren gomendio honen ondorioz, beraz, ETSk egingo ditu EAEko trenbide-sare berriaren Gipuzkoako adarreko eraikuntza-proiektuak idazteko eta obrak zuzentzeko lanak (2017ko abenduaren 27an aldatu den gomendioaren lankidetza-hitzarmenaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku utzitakoak, alegia). Eta, horiez gain, honako lan hauek ere gauzatuko ditu:

    1. Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatia.

    2. Donostiako sarbidea, eta hiriko geltokia oraingo Iparreko geltokian egitea.

    3. Ezkioko geltokia eraikitzea.

    4. Astigarragako geralekua eraikitzea ADIFek kudeatzen duen zabalera iberiarreko sarean.

    5. Bergara-Lezo zatian jarduketa berriak gauzatzea:

      Tuneletan larrialdietako galeriak egitea, Batzordearen 2014ko azaroaren 18ko 1303/2014 (EB) Erregelamenduari jarraikiz.

      Jarduketa gehigarriak: mendi-mazelak egonkortzea eta leheneratze-lanak dauden iturburuetan izandako eraginengatik.

      Halaber, Hernani-Astigarraga zatian egin beharreko lan guztiak (haietako batzuk jasota daude Eusko Jaurlaritzak sinatutako kontratuan, zeina deuseztatuko baita) eta aipatutako lanei lotutako beste edozein obra gauzatzeaz ere arduratuko da.

  2. ETSk egin beharreko lanak.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ETSren alde 2011ko uztailaren 12an emandako gomendioaren erabakian zehazten diren ETSk egin beharreko lanei honako hauek gehitzen zaizkie, eta ondorioz 2011n aurreikusitako honako eremu hauek aldatzen dira:

    1. Eraikuntza-proiektuak idaztea.

      ETSk bere kontura egingo ditu Bergaratik Lezorainoko zatiak eraikitzeko proiektuak idazteko behar diren lan guztiak, bai eta erabaki honen 4. apartatuan espezifikoki adierazitako zatiei zein geltoki eta geralekuei dagozkien proiektu guztiak ere, tuneletako larrialdietako irteerei buruzko proiektuak izan ezik.

      Lan horiek zenbateraino egin duten aurrera, aldizka egin beharko diren egoera-txostenetan islatuko da.

    2. Eraikuntzaren kudeaketa.

      Euskal Trenbide Sareak EAEko trenbide-sare berriaren Gipuzkoako adarra eraikitzeko lanak zuzenduko ditu Bergara-Lezo zatian, baita 4. zenbakian adierazitako jarduketa berriak ere.

      Lan horiek, sakontzeko asmorik gabe, Eusko Jaurlaritzak ETSri 2011n emandako gomendioaren erabakian adierazitakoak dira, lanak lizitatzeko orduan Jaurlaritza laguntzeari buruzkoak izan ezik, hurrengo atalean adierazitakoaren arabera:

    1. Obrak gauzatzea.

      ETSk honako lan hauen egikaritzea lizitatuko du:

      Hernani-Astigarraga zatia.

      Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatia.

      Donostiako sarbidea, eta hiriko geltokia oraingo Iparreko geltokian egitea.

      Ezkioko geltokia eraikitzea.

      Astigarragako geralekua eraikitzea ADIFek kudeatzen duen zabalera iberiarreko sarean.

      Bergara-Lezo zatian jarduketa berriak gauzatzea:

      Tuneletan larrialdietako galeriak egitea, Batzordearen 2014ko azaroaren 18ko 1303/2014 (EB) Erregelamenduari jarraikiz.

      Jarduketa gehigarriak: mendi-mazelak egonkortzea eta leheneratze-lanak dauden iturburuetan izandako eraginengatik.

  3. Egindako lanen balioespena eta ordainketa.

    Gomendioan emandako lanen kostua, BEZa barne, 147.216.182,52 eurokoa da (horren barruan sartzen da proiektuak idaztea, obrak zuzentzea eta proiektu eta obrak zuzentzen laguntzea); eta hamabost urteko epea aurreikusi da horiek burutzeko, erantsita datorren taulan jasotako kontzeptu eta urte-banaketaren arabera.

    Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak justifikatu ondoren betiere. Horretarako, kasuan kasuko faktura aurkeztu beharko zaio Administrazioari.

    (Ikus .PDF)

    Obren gauzatzeari dagokionez agindutako lanen kostua, BEZa barne, 534.098.000 eurokoa da; eta zortzi urteko epea aurreikusi da horiek burutzeko, erantsita datorren taulan jasotako kontzeptu eta urte-banaketaren arabera.

    Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak justifikatu ondoren betiere. Horretarako, kasuan kasuko faktura aurkeztu beharko zaio Administrazioari.

    (Ikus .PDF)