Arautegia

Inprimatu

44/2015 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Jaurlaritzaren Idazkaritza eta Legebiltzarrekiko Harremanetarako Zuzendariarena. Honen bidez, Salburua Kontserbazio Bereziko Eremu eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuaren gaineko zuzentarauak eta kudeaketa neurriak argitaratzen dira (ES2110014).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 222
  • Hurrenkera-zk.: 4977
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/11/04
  • Argitaratze-data: 2015/11/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

1/2014 Legegintzako Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartu zen. Dekretu horretako 22.5 artikuluan ezartzen denez, kontserbazio bereziko eremuak (KBE) eta hegaztientzako babes bereziko eremuak (HBBE) deklaratzeko dekretuek aintzat hartu behar dituzte Eusko Jaurlaritzak halako eremuak kontserbatzeko onartutako arauak. Eusko Jaurlaritzak, halaber, aginduko du eranskin gisa argitaratzeko eremuok kudeatzeko jarraibideak, lurralde historikoetako foru-organoek onartutakoak.

Ildo horretatik, Salburua kontserbazio bereziko eremu eta hegaztientzako babes bereziko eremu izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak, ekainaren 30eko 121/2015 Dekretuaren bitartez. Dekretu horretako 3.3 artikuluan eta azken xedapenetatik lehenengoan xedatzen denez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren eskumena da argitara ematea, dekretuaren eranskin gisa, Arabako Foru Aldundiak onartutako kudeaketa-jarraibideak eta -neurriak.

Horrenbestez, aintzat hartuta Arabako Foru Aldundiak Diputatuen Kontseiluaren urriaren 13ko 583/2015 Erabakiaren bidez onartu zuela «Salburuko Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua (HBBE) egoera onean kontserbatzeko eta eremu horietan habitatak narraiatzea eta espezieak eraldatzea saihesteko Kudeaketa Jarraibideak eta Neurriak biltzen dituen dokumentua eranstea, eta argitara ematea, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren 121/2015 Dekretuaren eranskin gisa», honako hau

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.