Arautegia

Inprimatu

37/2020 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita honako hau baimentzen duen erabakia argitara ematea: Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko egin beharreko zenbait lanen gainean Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa bigarren aldiz aldatzea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 76
  • Hurrenkera-zk.: 1886
  • Xedapen-zk.: 37
  • Xedapen-data: 2020/04/14
  • Argitaratze-data: 2020/04/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Gobernu Kontseiluak, 2020ko apirilaren 14an egindako bilkuran, honako hau baimentzen duen erabakia onartu zuen: Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko egin beharreko zenbait lanen gainean Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa bigarren aldiz aldatzea. Erabaki horrek beharrezko publikotasuna izan dezan, honako hau

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 7. artikuluak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku utzi zituen trenbideen gaineko egitekoak.

Estatuko Administrazio Orokorrari dagokio autonomia-erkidego bat baino gehiagoren lurraldeak hartzen dituzten interes orokorreko herri-lanen trenbideen eta lurreko garraioen gaineko eskumen esklusiboa, hala xedatzen baitute Espainiako Konstituzioaren 149.1.21 eta 149.1.24 artikuluek.

Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du erkidegoaren intereseko obra publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoa soilik hartzen duten trenbide eta garraioen gainean, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatu, garatu eta plangintza egiteko eskumenak eta lurraldearen antolamendu eta hirigintzaren gainekoak ere, hala xedatzen baitu Autonomia Estatutuaren 10.25, 10.31, 10.32 eta 10.33 artikuluek.

2017ko maiatzaren 23an eginiko saioan, Gobernu Kontseiluak baimena eman zuen lankide-hitzarmen bat sinatzeko Sustapen Ministerioarekin, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioarekin eta ADIF-Trenbide Azpiegituren Administratzailearekin, Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko egin beharreko zenbait lan garatzeko baldintzako ezartzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari honako lan hauek burutzeko kudeaketa-gomendioa egiteko: Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbideko obrak egikaritzeko beharrezkoak diren informazio-azterlanen idazketarako, trenbide bikoitzarentzako plataforma eraikitzeko proiektuaren idazketarako, lanak kontratatzeko eta egikaritzeko, desjabetze-espedienteen kudeaketa administratiborako lankidetzarako edota obra-zuzendaritzarako eta bestelako ezein zerbitzutarako lanak. Hitzarmen hori 2017ko uztailaren 12an sinatu zen.

Hegoaldeko trenbide-saihesbidearekin lotuta agindu diren lan horiek bi fasetan banatu dira:

Lehen fasea Serantesko Tunelaren eta Olabeagaren arteko tarteari dagokio, hau da, gutxi gorabehera, 0+000 eta 12+200 KP artean dagoenari.

Bigarren fasea Barakaldo Basauri tarteari dagokio, 9+750 eta 19+500 KP artekoari, gutxi gorabehera.

Sinatutako lankidetza-hitzarmenean aurreikusitakoaren arabera, Sustapen Ministerioak eta ADIFek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren kargu utzi dituen lanak Administrazio horrek zuzenean edo Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea (aurrerantzean, ETS) zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren bitartez gauzatu ahal izango ditu. 6/2004 Legeak, maiatzaren 21ekoak, sortutako erakundea da ETS, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita dago, eta horren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren trenbide-azpiegituren proiektuak egin, haiek eraiki, kontserbatu eta mantendu, eta haien administrazioa eta kudeaketa gauzatzea, Euskal Administrazio Orokorraren organo eskudunak hala erabakitzen badu.

Kudeaketa-gomendioaren erabakian adierazitako baldintzen arabera, erabaki zen, interes publikoak modu eraginkorragoan lortzeko, egokia zela Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari ematea Bilboko hegoaldeko saihesbidea eraikitzeko egin beharreko lanen enkargua, hori guztia Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legean ezarritakoa oinarri hartuta. Kudeaketa-gomendio hori Eusko Jaurlaritzak onartu zuen 2017ko uztailaren 26ko bileran, eta, ondoren, Gobernu Kontseiluak 2018ko abenduaren 26an aldatu zuen.

2017ko uztailaren 26an onartutako eta 2018ko abenduaren 26an aldatutako gomendioaren zazpigarren apartatuan jasotako jarduketetarako zenbatetsitako kostua laurehun eta hirurogeita bost milioi eurokoa (465.000.000) izan zen, kontzeptu eta urteko ordainketa hauek oinarritzat hartuta:

Milioi eurotan (BEZa barne).

(Ikus .PDF)

Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko informazio-azterlanen eta obren garapenean beharrezkoa da aldez aurretik aurreikusitako urteko ordainketak bigarren aldiz aldatzea, adostutako aurrekontu-banaketa egokitu behar baita lanen exekuzio-mailaren arabera. Azaldutako guztia Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak egindako oharrei jarraituz erabaki da.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, eta hura aztertu ondoren, Gobernu Kontseiluak erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa. Aldatzea 4. Aurrekariak, erreferentziazko agiriak eta planteamendu orokorra eta 7. Lanen balorazioa eta ordainketa puntuak Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko egin beharreko zenbait lanen gainean Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioan, zeina 2017ko uztailaren 26an onartu baitzen eta 2018ko abenduaren 26an aldatu.

Bigarrena. Erabaki horren eranskinean jasota datoz aipatutako kudeaketa-gomendioaren aldaketa egiteko baldintza zehatzak.

Hirugarrena. Kudeaketa-gomendio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

ERABAKIAREN ERANSKINA

  1. Aurrekariak, erreferentziazko agiriak eta planteamendu orokorra.

    2017ko uztailaren 12an, lankidetza-hitzarmena sinatu dute Sustapen Ministerioak, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta ADIF-Trenbide Azpiegituren Administratzaileak, Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra lankidetzan arituko da Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta ADIFekin, 1. faseko informazio-azterlanari eginiko alegazioei erantzuteko, eta, hala badagokio, horren aldaketa idazteko ardura hartuko du, bai eta 2. faseko informazio-azterlana idaztekoa ere: plataforma eraikitzeko proiektua idaztea, lanak kontratatu eta egikaritzea, desjabetze-espedienteen kudeaketa administratiborako lankidetza, obra-zuzendaritza eta bestelako zerbitzuak; horiek guztiak beharrezkoak dira Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbideko obren lehenengo fasea egikaritzeko.

    Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko lan horiei Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ekingo die, honako fase hauetan:

    Lehen fasea Serantesko Tunelaren eta Olabeagaren arteko tarteari dagokio, hau da, gutxi gorabehera, 0+000 eta 12+200 KP artean dagoenari.

    Bigarren fasea Barakaldo Basauri tarteari dagokio, 9+750 eta 19+500 KP artekoari, gutxi gorabehera.

    Era berean, eta hitzarmenak aurreikusten duen moduan, Sustapen Ministerioak eta ADIFek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren kargu utzi dituzten lanak Administrazio horrek zuzenean edo Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea (aurrerantzean, ETS) zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren bitartez gauzatu ahal izango ditu. 6/2004 Legeak, maiatzaren 21ekoak, sortutako erakundea da ETS, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren trenbide-azpiegituren proiektuak egin, haiek eraiki, kontserbatu eta mantendu, eta haien administrazioa eta kudeaketa gauzatu beharko ditu, Euskal Administrazio Orokorraren organo eskudunak hala erabakitzen badu.

    Kudeaketa-gomendioan jasotako jarduera eta obra guztien gutxi gorabeherako kostua, lehen faseari zein bigarrenari dagokienez, 463,98 milioi eurokoa da (BEZa barne), ondoren jasotzen diren kontzeptuen eta urteko ordainketen arabera. 12/2002 Legeak, maiatzaren 23koak, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onesten duenak, laugarren xedapen gehigarrian esaten duenari jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak kupoa gutxituko du 1. faseko obretarako gastuei dagozkien zenbatekoen ordainetan, baita 2017ko uztailaren 12ko hitzarmenaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak bai 1. fasean bai 2. fasean bere gain hartuko dituen zerbitzuen kostuen zenbatekoan ere, obra edo zerbitzuen kasuan kasuko ziurtagiriak aurkeztu ostean, 1. faseko informazio-azterlanaren aldaketari dagokion kostua izan ezik:

  1. fasea (Serantesko Tunela Olabeaga).

    Milioi eurotan.

    (Ikus .PDF)

  2. fasea (Barakaldo Basauri).

    Eurotan.

    (Ikus .PDF)

    Hitzarmenak zehazten duenaren arabera, administrazio orokorrak honako hauek hartuko ditu bere gain, bere finantza-baliabideen kargura:

    Lehen fasearen (Serantesko tunela Olabeaga) informazio-azterlanaren aldaketa. Informazio-azterlanaren aldaketa idazteko kostu zenbatetsia 865.448,93 eurokoa da (BEZa barne).

  1. Lanen balorazioa eta ordainketa.

    Gomendioan emandako lanen balorazioa Laurehun eta hirurogeita lau milioi zortziehun eta berrogeita zortzi mila zortziehun eta berrogeita hamazazpi euro eta hogeita lau zentimo (464.848.857,24) da, honako kontzeptu hauetan oinarrituta:

    Mila eurotan (BEZa barne).

    (Ikus .PDF)

    Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak justifikatu ondoren betiere. Ordainketak ETSk Administrazioan faktura aurkeztu ostean egingo dira.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (4)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.