Arautegia

Inprimatu

36/2020 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita honako hau baimentzen duen erabakia argitara ematea: Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2025 epean egin beharreko zenbait lanen gainean Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa bederatzigarren aldiz aldatzea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 75
  • Hurrenkera-zk.: 1878
  • Xedapen-zk.: 36
  • Xedapen-data: 2020/04/14
  • Argitaratze-data: 2020/04/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Gobernu Kontseiluak, 2020ko apirilaren 14an egindako bilkuran, honako hau baimentzen duen erabakia onartu zuen: Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2025 epean egin beharreko zenbait lanen gainean Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa bederatzigarren aldiz aldatzea. Erabaki horrek zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

Estatuko Administrazio Orokorrari dagokio autonomia-erkidego bat baino gehiagoren lurraldeak hartzen dituzten interes orokorreko herri-lanen trenbideen eta lurreko garraioen gaineko eskumen esklusiboa, hala xedatzen baitute Espainiako Konstituzioaren 149.1.21 eta 149.1.24 artikuluek.

Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du erkidegoaren intereseko obra publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoa soilik hartzen duten trenbide eta lurreko garraioen gainean, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatu, garatu eta plangintza egiteko eskumenak eta lurraldearen antolamendu eta hirigintzaren gainekoak ere, hala xedatzen baitu Autonomia Estatutuaren 10.25, 10.31, 10.32 eta 10.33 artikuluek.

2006ko apirilaren 24an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen, Estatuko Administrazio Orokorraren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Trenbide Azpiegituren Kudeatzailearen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria (Euskal Ya) abian jartzeko beharrezkoak diren jarduketak garatzeko, Europako aurreikuspenei jarraikiz. Egun horretan bertan, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten sinatzaile horiek beroriek, trenbide-sare berri hori eraikitzeko jarduketa zehatz batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioari agintzeko.

Gobernu Kontseiluak, interes publikoak lortzeko eraginkorragoa izango zelakoan, 2006ko ekainaren 27an egindako bilkuran, erabaki zuen Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoari agintzea honako jarduera hauek egiteko: EAEko trenbide-sare berriaren (Euskal Yaren) Gipuzkoako adarrean 2006-2010 epean eraikuntza-proiektuak idatzi, obrak zuzendu, laguntza teknikoa eman, desjabetzearen kudeaketarako bulegoa mantendu eta desjabetze-espedienteen kudeaketa-administratiboan laguntzea. Jarduera horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku utzi zituzten Sustapen Ministerioak eta ADIFek, 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez. Kudeaketa-gomendio horren barruan sartutako lanak 2010eko abenduan amaitu ziren.

EAEko trenbide-sare berria eraikitzeko lanak 2016an bukatzea aurreikusten zen.

Beraz, 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenean ezarritako baldintzetan lanean jarraitu ahal izateko, Gobernu Kontseiluak, 2011ko uztailaren 12an egindako bilkuran, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari kudeaketa-gomendioa egin zion Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2016 epean egin beharreko zenbait lan egiteko, 141.810.000 euroko guztizko zenbatekoan.

Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko bereizitako zatien betetze-mailaren arabera, 2011ko uztailaren 12an onartutako kudeaketa-gomendioan aurreikusitako urteko ordainketak aldatu egin ziren, Gobernu Kontseiluak egun hauetan hartutako erabakiei jarraituz: 2011ko abenduaren 27an, 2013ko abenduaren 30ean, 2014ko uztailaren 29an, 2014ko abenduaren 30ean (aldaketa horrek 2018ra arte luzatu zuen indarraldia), 2016ko urtarrilaren 12an eta 2016ko irailaren 20an.

2017ko abenduaren 27an, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko 2006ko apirilaren 24ko hitzarmenaren aldaketa sinatu zuten Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta ADIF eta ADIF-Abiadura Handia enpresa-erakunde publikoek, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko zenbait lanen gainean emandako kudeaketa-gomendioari buruzko 2006ko apirilaren 24ko hitzarmenaren aldaketa ere.

2017ko abenduaren 27an sinatutako kudeaketa-gomendioaren hitzarmena aldatuta eguneratu egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko 2006ko apirilaren 24an sinatutako hitzarmenaren bosgarren klausula, eta barnean hartuko dira Bergara eta Lezoren arteko zatia gauzatzeko kostuen gainean onartu eta aurreikusitako kontratu-gorabehera guztiak, horren barruan Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatia eta Donostiako geltokia barne hartzen duen zatia sartuta. Horrez gain, Ezkioko geltokia eta Astigarragako geralekua eraikitzeko jarduketa berriak ere gehitzen dira, bai eta Bergara-Lezo zatiko hainbat lan ere (besteak beste, zati horretako tuneletan larrialdietako irteera berriak gauzatzea, eta mendi-mazelak egonkortzeko zein dauden iturburuetan izandako eraginengatik egin beharreko lehengoratze-lanak). Hori horrela, aurreikusitako kostua handitu da, eta 2.343,36 milioi eurokoa izango da (BEZa barne).

Azaldutako aldaketa horiek guztiak direla-eta (2017ko abenduaren 27ko hitzarmenen aldaketetan jasota daude), zazpigarrenez aldatu behar izan zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari emandako kudeaketa-gomendioa zazpigarren aldaketa hori 2018ko martxoaren 6an onartu zen. 2018ko abenduaren 26an, eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza-proiektuen eta -obren bilakaera ikusita, erreferentziako gomendioaren zortzigarren aldaketa baimena ematen da. Horrela, kontzeptu eta urteko ordainketa hauek ezarri ziren, proiektuak idaztearekin, obrak zuzentzearekin eta proiektu eta obrak zuzentzen laguntzearekin lotuta:

(Ikus .PDF)

Eta kontzeptu eta urteko ordainketa hauen arabera, obrak egitearekin lotuta:

(Ikus .PDF)

Lan horien kostua kalkulatzeko, oinarritzat hartu zen Gipuzkoako adarreko obretarako 2011-2025 aldirako aurreikusitako kostua, honela banatuta (milioi eurotan, BEZa barne):

(Ikus .PDF)

EAEko trenbide-sare berria eraikitzeko proiektu eta obren bilakaera dela-eta, beharrezkoa da aldez aurretik aurreikusitako urteko ordainketak zortzigarren aldiz aldatzea, adostutako aurrekontu-banaketa egokitu behar baita lanen exekuzio-mailaren arabera. Azaldutako guztia Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak egindako oharrei jarraituz erabaki da.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 7.1.r artikuluak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku utzi zituen trenbideen gaineko egitekoak.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, eta hura aztertu ondoren, Gobernu Kontseiluak hau

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa. Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa oinarri hartuta (2011ko uztailaren 12an onartu zen, eta, ostean, aldatu egin zen 2011ko abenduaren 27an, 2013ko abenduaren 30ean, 2014ko uztailaren 29an, 2014ko abenduaren 30ean, 2016ko urtarrilaren 12an eta irailaren 20an, eta 2018ko martxoaren 6an eta abednuaren 26an), 4. puntua (Erreferentziazko agiriak eta planteamendu orokorra) eta 6. puntua (Lanen balorazioa eta ordainketa) aldatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2025 epean egin beharreko zenbait lanekin lotuta.

Bigarrena. Erabaki honen eranskinean jasota datoz aipatutako kudeaketa-gomendioaren aldaketa egiteko baldintza zehatzak.

Hirugarrena. Kudeaketa-gomendioaren aldaketa hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

ERABAKIAREN ERANSKINA

  1. Erreferentziazko agiriak eta planteamendu orokorra.

    Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko e Estatuko Administrazio Orokorraren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Trenbide Azpiegituren Kudeatzailearen (ADIF) arteko lankidetzako esparru-hitzarmenaren aldaketari eta gomendioaren hitzarmenaren aldaketari jarraikiz, Eusko Jaurlaritza Euskal Yaren plataformako eraikuntza-proiektuak idazten ari da Gipuzkoako adarrean, Bergarako 9+000 KPtik Lezoraino, honako lan hauei dagokienez, zehazki: Donostiako sarbidea (oraingo Iparreko geltokiaren kokalekuan geltokia egitea barne); Ezkioko geltokia; Astigarragako geralekua, eta mendi-mazelak egonkortzeko eta dauden iturburuetan izandako eraginengatik egin beharreko leheneratze-lan gehigarriak, bai eta horiek guztiak gauzatzea eta tuneletako larrialdi-irteerak ere. Ondoren kupotik dagokiena kenduz finantzatuko dira lan horiek.

    Gipuzkoako adarreko obretarako aurreikusitako kostua, 2011-2025 eperako, 2.119,79 milioi eurokoa da (BEZa barne) (taulako zifrak ere milioi eurotan datoz):

    (Ikus .PDF)

    Eusko Jaurlaritzaren gomendio honen ondorioz, beraz, ETSk egingo ditu EAEko trenbide-sare berriaren Gipuzkoako adarreko eraikuntza-proiektuak idazteko eta obrak zuzentzeko lanak (2017ko abenduaren 27an aldatu den gomendioaren lankidetza-hitzarmenaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku utzitakoak, alegia). Eta, horiez gain, honako lan hauek ere gauzatuko ditu:

    1. Astigarraga-Oiartzun-Lezo tartea.

    2. Donostiako sarbidea, eta hiriko geltokia oraingo Iparreko geltokian egitea.

    3. Ezkioko geltokia eraikitzea.

    4. Astigarragako geralekua eraikitzea ADIFek kudeatzen duen zabalera iberiarreko sarean.

    5. Bergara-Lezo zatian jarduketa berriak gauzatzea:

      Tuneletan larrialdietako galeriak egitea, Batzordearen 2014ko azaroaren 18ko 1303/2014 (EB) Erregelamenduari jarraikiz.

      Jarduketa gehigarriak: mendi-mazelak egonkortzea eta lehengoratze-lanak dauden iturburuetan izandako eraginengatik.

      Halaber, Hernani-Astigarraga zatian egin beharreko lan guztiak (haietako batzuk jasota daude Eusko Jaurlaritzak sinatutako kontratuan, zeina deuseztatuko baita) eta aipatutako lanei lotutako beste edozein obra gauzatzeaz ere arduratuko da.

      1. Egindako lanak baloratzea eta ordaintzea.

        Gomendioan emandako lanen kostua, BEZa barne, 143.368.455,66 eurokoa da (horren barruan sartzen da proiektuak idaztea, obrak zuzentzea eta proiektu eta obrak zuzentzen laguntzea); eta hamabost urteko epea aurreikusi da horiek burutzeko, erantsita datorren taulan jasotako kontzeptu eta urte-banaketaren arabera.

        Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak justifikatu ondoren betiere. Horretarako, kasuan kasuko faktura aurkeztu beharko zaio Administrazioari.

        (Ikus .PDF)

        Obrak egitearekin lotuta gomendioan emandako lanek, BEZa barne, 541.908.643,86 euroko balorazioa dute, eta zortzi urteko epea aurreikusi da horiek burutzeko, erantsita datorren taulan jasotako kontzeptuen eta urteko ordainketen arabera.

        Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak justifikatu ondoren betiere. Horretarako, kasuan kasuko faktura aurkeztu beharko zaio Administrazioari.

        (Ikus .PDF)