Arautegia
Inprimatu333/2016 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Francisco Javier Pedrosa Rodero jauna Araba Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari izendatu eta zerbitzu berezietan deklaratzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 73
- Hurrenkera-zk.: 1627
- Xedapen-zk.: 333
- Xedapen-data: 2016/04/04
- Argitaratze-data: 2016/04/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Araba Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia aztertu da; deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 25eko 66/2016 Ebazpenaren bitartez egin zen, eta 2016ko otsailaren 10eko EHAAn argitaratu (27 zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak aztertuta, Francisco Javier Pedrosa Rodero jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.
Francisco Javier Pedrosa Rodero jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Antolaketako Teknikari lanpostu funtzionalaren 24766 plazaren jabea dena, Araba Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko hautatua izan da.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan xedatutakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. Francisco Javier Pedrosa Rodero jauna Araba Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek 2016ko apirilaren 4tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Francisco Javier Pedrosa Rodero jauna zerbitzu berezietan deklaratzea, izendatzen den egunetik aurrera.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 4a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 1208/2023 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Francisco Javier Pedrosa Rodero jauna Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari kargutik kentzen den, berak hala eskatuta.
- Ikus: 66/2016 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Araba Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten duena.