Arautegia

Inprimatu

27/2020 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari kudeaketa-gomendio hau ematen dion erabakia: Lezo-Gaintxurizketako (Gipuzkoa) terminal intermodal eta logistikoaren informazio-azterlana, trenbide-eremuak mugatzeko eta erabiltzeko proiektua eta trenbide-zerbitzuaren gunea antolatzeko plan berezia definitzeko azterlanak egitea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 1291
  • Xedapen-zk.: 27
  • Xedapen-data: 2020/02/20
  • Argitaratze-data: 2020/03/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Gobernu Kontseiluak, 2020ko otsailaren 18ko bileran, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari kudeaketa-gomendio hau ematen dion erabakia onartu du: Lezo-Gaintxurizketako (Gipuzkoa) terminal intermodal eta logistikoaren informazio-azterlana, trenbide-eremuak mugatzeko eta erabiltzeko proiektua eta trenbide-zerbitzuaren gunea antolatzeko plan berezia definitzeko azterlanak egitea. Horri eman behar zaion publikotasuna emateko, hau

Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 10. artikuluaren 25., 31., 32. eta 33. apartatuetan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du, besteak beste, honako arlo hauen gainean: erkidegoaren intereseko obra publikoak eta autonomia-erkidegotik igarotzen diren trenbideak eta lurreko garraioak hargatik eragotzi gabe Konstituzioaren 149.1.20 artikuluan xedatutakoa; garraioaren arloko kontratazio-zentroak eta zamalanetarako terminalak; Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatu, garatu eta planifikatzea; lurraldearen antolamendua eta hirigintza; eta Euskal Herriko Meteorologia Zerbitzua.

Xedapen arauemaile honen babesean, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 7. artikuluak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku utzi zituen trenbideen gaineko egitekoak.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila lanean ari da Euskal Autonomia Erkidegoko plataforma logistiko intermodalak sustatu eta garatzeko estrategia espezifikoa zehazteko, helburu hauekin: hainbat garraio-modu biltzen dituen arlo logistiko intermodalen sarea bultzatzea, trenbide-loturak sustatzea eta plataforma logistikoak garatzea, baterako ekintzak sustatuz portu eta aireportuetako azpiegitura handiekin, betiere intermodalitatea kontuan hartuta.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 22.1.a) eta e) artikuluek Garraio Azpiegituren Zuzendaritzari esleitzen dizkiote honako hauek, hurrenez hurren: batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumenekoak diren garraio-azpiegiturak garatu eta mantentzeko inbertsioak planifikatu eta programatzea, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta gainerako lurralde-administrazioen arteko lankidetzarako eta koordinazio ekonomiko, tekniko eta administratiborako tresnak definitu eta prestatzea garraio-azpiegituren arloan.

Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioak, Estatuaren eskumeneko azpiegituren eta garraioen arduraduna den aldetik, Azpiegitura, Garraio eta Etxebizitza Plana egin zuen (PITVI 2012-2024). Plan horretan, Azpiegitura Nodalen Sare bat aurreikusten da, terminal intermodalak, trenbidea kate logistikoan erabat integratzeko helburuarekin; horien artean dago Lezo Gaintxurizketako (Gipuzkoa) terminal intermodal eta logistikoa, non elkartuko baita zabalera iberiko, UIC eta metrikoko sarea.

Jarduketa horien esparruan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioak lankidetza-protokolo bat sinatu zuten 2020ko urtarrilaren 22an, Lezo-Gaintxurizketako (Gipuzkoa) terminal intermodal eta logistikoa garatzeko behar den lankidetza bideratzeko, terminal intermodal eta logistikoa garatzeko behar diren informazio-azterlana eta eraikuntza-proiektuak egiteko. Terminal hori jasota dago Estatuko eta autonomia-erkidegoko plangintzan, bai eta Europar Batasunaren 1315/2013 (EB) Erregelamenduan ere. Protokolo horren arabera, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, betiere Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin koordinatuta, aipatutako terminal intermodal eta logistiko horren informazio-azterlana eta eraikuntza-proiektuak definitzeko behar diren proiektuak eta azterlanak garatuko ditu, zeinek Interes Orokorreko Trenbide Sarera konektatzea ere ahalbidetuko baitute.

Maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen bidez, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea zuzenbide pribatuko erakunde publikoa sortu zen, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita dago. Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren eskumena zabaltzen da Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren eta kudeaketa-gomendioan ematen zaizkion trenbide-azpiegitura guztietara (egungoak edo etorkizunean eraikiko direnak).

Gainera, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 5.4 artikuluaren arabera erakundearen helburuetan sartzen da, halaber, Jaurlaritzak agintzen dion eta, zuzenean edo zeharka, trenbide-garraioko azpiegiturak eraiki, zaindu eta administratzearekin zerikusia duen beste edozein eginkizun, eta, bereziki, hauek: azterlan eta proiektuak idaztearekin zerikusia duten eginkizunak, eta trenbide-garraioko politikari, telekomunikazio-zerbitzuei eta gune publikoen erabilerari loturik dauden azpiegituren kudeaketarekin zerikusia dutenak, edozein dela ere kudeaketa horretarako erabiltzen den negozio juridikoa, betiere zuzenbidean onartzen direnetakoa bada.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, eta hura aztertu ondoren, Gobernu Kontseiluak hau

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa. Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari kudeaketa-gomendio hau ematea: Lezo-Gaintxurizketako (Gipuzkoa) terminal intermodal eta logistikoaren informazio-azterlana, trenbide-eremuak mugatzeko eta erabiltzeko proiektua eta azken hori garatzen duen dokumentua eta trenbide-zerbitzuaren gunea antolatzeko plan berezia definitzeko beharrezkoak diren azterlanak egitea.

Bigarrena. Kudeaketa-gomendio hori burutzeko baldintza zehatzak erabaki honen eranskinean daude jasota.

Hirugarrena. Kudeaketa-gomendio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

ERABAKIAREN ERANSKINA

  1. Gomendioaren helburua.

    Gomendio honen helburua hau da: beharrezkoak diren azterlanak idaztea, Lezo-Gaintxurizketako (Gipuzkoa) terminal intermodal eta logistikoaren informazio-azterlana lan hauekin batera, gomendio honen xedea ere bada, trenbide-zerbitzuaren guneetan beharrezkoa den trenbide-eremuak mugatzeko eta erabiltzeko proiektua eta azken hori garatzen duen hirigintza-dokumentua eta trenbide-zerbitzuaren gunea antolatzeko plan berezia definitzeko.

  2. Administrazioaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko harremanak. Definizioak.

    Administrazioaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko harremanak finkatzeko, figura juridiko hauek definitzen dira:

    Administrazioa:

    Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila. Garraio Azpiegituren Zuzendaritza.

    Enkarguaren zuzendaria:

    Administrazioak izendatuko du enkarguaren zuzendaria, eta Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak gainbegiratuko du haren lana. Lanen zailtasunaren arabera, enkarguaren zuzendariak talde tekniko bat bildu ahal izango du aholkuak eman diezazkion, eta, behar izanez gero, zuzendariaren izenean ere jardun ahal izango du talde horrek.

    Euskal Trenbide Sarea (aurrerantzean, ETS):

    Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mende dagoen zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, agiri honetan adieraziko diren lanak egingo dituena.

    ETSren ordezkaria:

    Goi-mailako teknikaria izango da, eta ETSk berak izendatuko du lanen koordinazio teknikoa egiteko eta ETSren izenean jarduteko Administrazioaren aurrean. Ordezkari horren mendekoa izango da ETSko talde osoa. Ordezkariak azalpenak emango dizkio, zuzenean, enkarguaren zuzendariari, halakorik eskatzen dion guztietan.

  3. Lanen garapen orokorra.

    ETSk, hilean behin, gutxienez, ordura arte egindako lan guztien berri emango dio idatziz, enkarguaren zuzendariari, eta aurrera egiteko behar diren aginduak eskatuko dizkio.

    ETSk, agindu edo erabakiren bat eskatzen duen guztietan, eskariarekin batera, haren ustez egokiena iruditzen zaiona proposatu beharko du.

    Enkarguaren zuzendariaren talde teknikoak noiznahi ikuskatu ahal izango du lanak nola doazen ETSren bulegoetan.

  4. ETSk egingo dituen lanak.

    1. Azterlanak, proiektuak eta plan berezia idaztea.

      ETSk, bere bitartekoekin edo zerbitzuak emateko kontratuen bidez, honako hauek definitzeko beharrezkoak diren azterlanak egingo ditu: Lezo-Gaintxurizketako (Gipuzkoa) terminal intermodal eta logistikoa terminal horretan, zabalera iberikoko sarea, UIC sarea eta zabalera metrikoko sarea elkartuko dira; trenbide-zerbitzuetarako aurreikusten den trenbide-eremuak mugatzeko eta erabiltzeko proiektua; proiektu hau garatzen duen hirigintza-dokumentua; trenbide-zerbitzuaren gunea antolatzeko plan berezia plan horretan, Lezoko terminala Interes Orokorreko Trenbide Sarearekin lotzeko beharrezkoak diren elkarreragingarritasun-eta gaitasun-parametro guztiak bermatu beharko dira.

      Ildo horretan, ETS arduratuko da uneoro aholkularitza-lanak koordinatzeaz eta gainbegiratzeaz, azterlanen, proiektuen eta plan bereziaren koherentzia orokorra ziurtatzeko, bai eta horiek definitzeko unean ezarritako helburuarekin bat datozela ziurtatzeko ere.

    2. Batzarretan parte hartzea.

      Lan horiek gauzatzeko, lankidetzan eta koordinatuta jardun behar da Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioarekin edo Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF) enpresa-erakunde publikoarekin eta beste lurralde-edo sektore-administrazio batzuekin. Ondorioz, baliteke ETSk gomendioaren xede diren lanak egiteko bilera teknikoetan parte hartu behar izatea.

      Bestalde, kontratu honen xede diren jarduerak ingurumen-inpaktuak minimizatzeko irizpideen arabera gauzatzen direla zainduko du ETSk.

  5. Egiteko epea.

    Lanak 2022an amaituko direla kalkulatzen da.

  6. Lanen balorazioa eta ordainketa.

    Gomendioan emandako lanen balorazioa zazpiehun eta hogeita sei mila (726.000) eurokoa dela zenbatetsi da, BEZa barnean dela, urteko ordainketa hauen arabera:

    2020. 242.000 euro.

    2021. 363.000 euro.

    2022. 121.000 euro.

    Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak justifikatu ondoren betiere. Horretarako, kasuan kasuko faktura aurkeztu beharko zaio Administrazioari.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (3)

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.