Arautegia

Inprimatu

1491/2020 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Jose Angel Navarrina Martinez jauna aldi baterako izendatu da, lau urterako eta luzatzeko aukerarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko atalburu sanitario, espezialitate honetan: Obstetrizia eta Ginekologia (Obstetrizia atala).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 11
  • Hurrenkera-zk.: 203
  • Xedapen-zk.: 1491
  • Xedapen-data: 2020/12/09
  • Argitaratze-data: 2021/01/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Otsailaren 6ko 104/2020 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko atalburu sanitarioaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko, espezialitate honetan: Obstetrizia eta Ginekologia (obstetrizia atala).

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztu diren eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Jose Angel Navarrina Martinez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko atalburu sanitario, espezialitate honetan: Obstetrizia eta Ginekologia (obstetrizia atala).

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

Lehenengoa. Jose Angel Navarrina Martinez jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko atalburu sanitario izendatzea aldi baterako, espezialitate honetan: Obstetrizia eta Ginekologia (obstetrizia atala).

Bigarrena. Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: 2020ko abenduaren 4a.

Hirugarrena. Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ez bada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena. Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena. Ebazpen hau interesdunari eta Donostialdeko ESIari jakinaraztea.

Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Donostia, 2020ko abenduaren 9a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-kudeatzailea.

E (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.