Arautegia

Inprimatu

106/2023 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearekin (HABE) sinatutako Kudeaketa Gomendioaren Akordioaren luzapena 2023-2024 ikasturterako eta aldaketa, Ertzaintzako langileei zuzendutako euskalduntze ikastaroak lan ordutegitik kanpo antolatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 216
  • Hurrenkera-zk.: 5091
  • Xedapen-zk.: 106
  • Xedapen-data: 2023/11/03
  • Argitaratze-data: 2023/11/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ogasun; Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu egin du aipatutako luzapena, eta, publikotasun egokia emateko, honako hau

Alde batetik, Josu Iñaki Erkoreka Gervasio, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, Lehendakariaren irailaren 7ko 20/2020 Dekretuaren bidez izendatua.

Bestetik, Bingen Zupiria Gorostidi, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Lehendakariaren irailaren 7ko 29/2020 Dekretuaren bidez izendatua, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) buru gisa, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortarazteko eta euskaltegiak araupetzeko azaroaren 25eko 29/1983 Legean ezarritakoaren arabera.

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa. 2022ko irailaren 22an, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) akordio bat sinatu zuten, 2022-2023 ikasturtean zehar Ertzaintzako langileentzako lanorduetatik kanpoko euskalduntze-ikastaroak antolatzeko kudeaketa-gomendioari buruz. Akordio hori azaroaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (227. zk.), eta indarrean dago 2022ko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era arte.

Bigarrena. Hitzarmenaren helburua da Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eskumenekoak diren jarduera materialak, teknikoak eta zerbitzuzkoak HABEren esku uztea, Ertzaintzako langileentzako euskalduntze-ikastaroak antolatzeko, lanorduetatik kanpo, bai aurrez aurre, bai autoikaskuntzaren modalitatean.

Hirugarrena. Horren arabera, Segurtasun Sailak kudeaketa-gomendioaren xede diren jarduerak finantzatuko ditu, HABEk ematen dituen zerbitzu eta jardueren prezio publikoen arabera.

Ordainketa hiru ordainketatan egitea aurreikusten da. Lehenengoa, 2022ko laugarren hiruhilekoan, urrian hasten diren prestakuntza-jarduerei dagokie. Bigarrena, 2023ko bigarren hiruhilekoan, urtarriletik ekainera bitartean hasten diren prestakuntza-jarduerei dagokie. Eta hirugarren eta azken ordainketa, 2023ko hirugarren hiruhilekoan egingo dena, udako prestakuntza-jarduerei dagokie.

Laugarrena. Kudeaketa-gomendioak luzapena aurreikusten du, gehienez ere lau ikasturtera arte. Alderdiak ados daude 2023-2024 ikasturterako lehen luzapena egitearekin, 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era arte, hain zuzen.

Bosgarrena. 600.000 euroko hasierako kreditua dago; horietatik 400.000 euro 2022ko ekitaldirako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 200.000 euro 2023ko ekitaldirako konpromiso-kredituari.

Hala ere, Ertzaintzako langileek lanorduetatik kanpo euskalduntze-ikastaroak egiteko egindako eskaerek gainditu egin dute hasieran egindako aurreikuspena, eta, beraz, 2023ko ekitaldirako kreditua ez da nahikoa. Era berean, 2023-2024 ikasturterako joera horri eustea aurreikusten da eta, ikasturte horretan, HABEk ematen dituen zerbitzu eta jardueren prezio publikoak igotzea ere aurreikusten da.

Seigarrena. Aurreko guztiagatik, esku hartu duten alderdiek erabaki dute kudeaketa-gomendioaren akordioa aldatzea eta lehen aldiz luzatzea, honako klausula hauen arabera:

KLAUSULAK

Lehenengoa. 2023-2024 ikasturterako, 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era arte, lehen aldiz luzatzea honako akordio hau: Kudeaketa Gomendioa, Segurtasun Sailaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) artekoa, Ertzaintzako langileei zuzendutako lanorduetatik kanpoko euskalduntze-ikastaroak antolatzeko. Akordio hori 2022ko irailaren 22an sinatu zen (azaroaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 227. zk.).

Bigarrena. Kudeaketa-gomendioari buruzko akordioaren zazpigarren klausula aldatzea, eta honela idatzita uztea:

  1. 2022-2023 ikasturterako hasierako indarraldian, gomendio hau finantzatzeko kreditua 734.870,44 eurokoa da; horietatik 400.000 euro 2022ko ekitaldirako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 334.870,44 euro 2023ko ekitaldirako konpromiso-kredituari.

  2. 2023-2024 ikasturterako lehenengo luzapenean, gomendio hau finantzatzeko kreditua 850.000 eurokoa da; horietatik, 550.000 euro 2023ko ekitaldirako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 300.000 euro 2024ko ekitaldirako konpromiso-kredituari.

    Adierazitakoarekin ados daudela adierazteko, bi aldeek kudeaketa-gomendioaren aldaketa sinatu dute.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 29a.

    Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

    JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

    HABEko lehendakaria,

    BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.