Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskoletan ezohiko irakasle izateko gaikuntza

Zer da gaikuntza bat?

Ezohiko irakasle izateko gaikuntza prozesu bat da, eta, horren bidez, gaikuntza hori lortzen den espezialitatean musika- eta dantza-eskoletan irakasteko ahalmena aitortzen da. Horretarako deitutako gaitasun-proba bat gainditu beharko da, baina ez da beharrezkoa izango aldez aurretik goi-mailako titulaziorik izatea.

Gaikuntza horrek, ordea, ez du esan nahi titulu ofizialik emango denik, eta ez du baliozkotze-eskubiderik edo izaera akademiko edo profesionaleko beste eskubiderik sortuko.

Ezohiko irakasle izateko gaikuntzak Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskoletan irakasteko balio du.

2026ko deialdia

Eskabideak aurkezteko epea: Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra, biak barne

Onartuak diren eskabideak aurkeztu dituzten eskatzaileei jakinaraziko zaie noiz egingo diren gaitasun-proba osatzen duten ariketak, eta ez dira iraila baino lehen egingo. Webgune honetan ere argitaratuko dira.

Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak – Ariketa teorikoa

Ariketa teorikoaren eredua. A) atala (leiho berri batean irekitzen da) (gaitegi orokorrari dagokiona)

Galdera-ereduak B) atala (leiho berri batean irekitzen da) (instrumentu bakoitzaren gaitegiari dagokiona)

Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak –Bibliografia gomendatua

Bibliografia gomendatua (leiho berri batean irekitzen da)

Euskal-dantza: Lehenengo ariketaren data (Teorikoa)

Lehenengo ariketaren data (Teorikoa) (leiho berri batean irekitzen da)

Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak: Lehenengo ariketaren data (Teorikoa)

Lehenengo ariketaren data (Teorikoa) (leiho berri batean irekitzen da)