EAEko lurrazaleko uren hidrografia: ibai kategoriako ur-masak, tarteko urak, kostaldeko urak, urtegiak, hezeguneak, ur artifizialak, aintzirak...

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

EAE-ko hidrografiaren kartografia. Ur-masak sailkatzen dira. Ur-masen sailkapenaren arabera geruza bat sortzen da, eta bakoitzaren arro isurialdeak ezartzen dira

LEINUA: Ur-masak Plan hidrologikoetan eta dagozkion berrikuste periodikoetan ezartzen dira. Urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretua, Kantauri Mendebaldeko, Kantauri Ekialdeko eta Espainiako zatiko Kantauri Ekialdeko Plan Hidrologikoen berrikuspena onartzen duena. Ibaien geruza hainbat informazio iturritatik sortu da. Nagusiak foru-aldundien 1:5000 kartografiak eta LIDAR datu-sentsoreetatik lortutako lur-eredu digitalak izan dira. Ibaien ardatzen hierarkia ezartzeko irizpide orokorra arro-azalerarena izan da. Baina ardatz guztietan, gainazaleko drainatze-arroaz gain, beste irizpide batzuk ere kontuan hartuta egin dugu berrikuspena. Beste irizpide batzuk: Azpiegitura garrantzitsuak egotea (urtegiak, ubideak, etab.), Lurpeko drainatzeak, arro-azalera efektiboetan aldaketak eragin ditzaketenak, lur azpiko drainatzeen arabera handituz edo murriztuz, eta Hiri-aglomerazioak.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.