EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) laburpen-mapa.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzak egindako mapa. Bertan 2019 uztailaren 30ean onartu ziren EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAGen) dokumentuan proposatzen duen lurralde-eredua agertzen da. Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeak (2. artikulua) aurreikusten dituen lurraldea antolatzeko hiru tresnetako bat dira. Horiek dira lurralde- eta hirigintza-antolamenduko gainerako tresnak formulatzeko erreferentzia-esparrua. 1997an onartu ziren lehenengo LAGak eta, 20 urte igaro ondoren, beharrezkotzat jotzen da berrikustea.

LEINUA: 2015eko abuztuan, mapa egiten hasi zen, zegoen informaziotik abiatuta. 2015eko azaroan maparen lehen fasea amaitu zen, LAGen Berrikuspenaren "Oinarrizko Dokumentua"ren zati dena. 2016an, parte-hartzaileek hainbat ekarpen egin zituzten, bai ikuspuntu teknikotik (ibilbideak, korridore ekologikoen identifikazioa?), bai irudikapenetik (kokalekuen sistema?). 2016ko azaroan LAGen Berrikuspenaren "aurrerapen-dokumentua" aurkeztu zen; 2018ko otsailean dokumentuaren hasierako onarpena egin zen; urte bereko azaroan behin-behinean onartu zen, eta behin betiko onarpena 2019ko uztailekoa da. Berrikuspenaren dokumentu honen zati bat mapa da.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.