Done Jakue bidea Euskal Autonomia Erkidegoan.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Ibilbide erreal eta fisiko egingarria, erromesarentzat jarraitua eta segurua, bide historiko eta publikoetatik ibiltzea lehenetsiz, ez bakarrik mugarri edo lekuen segida, baizik eta bide historiko edo galtzada publikoetan barrena, ahal den neurrian, errepide eta bide arriskutsuak saihestuz, fisikoki elkartzen dena.

LEINUA: Irailaren 5eko 2224/1962 Dekretuaren bidez (BOE, 215. zk., irailaren 7koa), Donejakue Bidea multzo historiko-artistiko izendatu zen, baina bidearen ibilbidea zein den grafikoki dokumentatu gabe. Euskal Autonomia Erkidegoak erabat bereganatuta dauka Kultur Ondarearen arloko eskumena, Konstituzioaren 148.1.16 artikuluaren babesean eta Autonomia Estatutuaren 10.19 artikuluak xedatutakoaren arabera. Kultur Ondarearen arloko eskumen esklusiboa baliatuz, uztailaren 3ko Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legea onartu zen. Hala, urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez, Monumentu Multzo kategoriako Kultur Ondasun izendatu zen Euskal Autonomia Erkidegotik pasatzen den Donejakue Bidearen zatia. Orduan zehaztu zen grafikoki bidearen trazadura, baina garrantzi gehiago eman zitzaion eduki xakobeoaren aldetik garrantzia zeukaten mugarriak lotzeari, trazadura bera bide fisiko moduan zehazteari baino. Horrek erabat lauso utzi zuen, definitu gabe, bidearen trazadura; baina ondorengo azterlanek zehaztapen gehiago eman dute apurka-apurka. Ildo horretatik, ondoren egin diren azterlanek bertatik ibiltzeko moduko ibilbide erreala eta fisikoa finkatzea hartu izan dute helburu; ibilbide etenik gabea eta segurua behar zuen erromesentzat, eta lehentasuna ematen diena leku historiko eta publikoei; baina leku edo gune gogoangarrien segida hutsa izan beharrean, gehienetan, bide historiko edo galtzada publikoez lotu dira leku gogoangarriok, ahal izan den heinean, alde batera utziz errepideak eta bide arriskutsuak. Horrenbestez, XXI. mendeko ibilbidea finkatu da, historiaren joanean moldatua, eta zeharkatzen dituen lekuetako kultur ondarea agerian jartzen dituena; erakutsiz, ibilbidean zehar han-hemen agertzen diren mugarriak garapen historikoaren eragile eta eragin direla, aldi berean. Ibilbide kulturala, denboran joanean gertatutako elkartruke kultural, sozial eta ekonomikoen isla egiten duena. Zehaztapen hau guztia sartuta, atzean utzi dugu kultur ondasunei buruzko ikuspegi estatiko eta isolatua; orain, ibilbidea elementu dinamiko eta bizia da, bidea sortu zuten herrien eta heredatu duten herrien bizitza sozialaren funtsezko osagaia.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.