Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Nola definitu ekonomia zirkularreko politika korporatiboa sektore elektrikoan? Diagnostikoa

Xehetasunak

azala

Dokumentu honen xedea ekonomia zirkularrari dagokionez monitorizazioaren eta erreportearen alderdi nagusiak identifikatzea da; bereziki, sektore elektrikoan. Dokumentu honek erabakiak hartzen lagundu ahal izango die enpresa elektrikoei, beren kudeaketan ekonomia zirkularraren monitorizazio-sistema integratzeari begira. Zehazki, honako galdera hauei erantzun nahi die dokumentu honek: Nola integratzen da ekonomia zirkularra kudeaketan? Zeri deitzen zaio ekonomia zirkularra? Nola neur daiteke ekonomia zirkularra? Azkenik, gomendio batzuk eskaintzen ditu, ekonomia zirkularraren monitorizazio-sistema espezifiko bat ezartzeko.