2020ko Pobreziaren eta Gizarte-Ezberdintasunen Inkestaren Txostena

Xehetasunak

Dokumentu honetan 2020ko Pobreziaren eta Gizarte Desparekotasunei buruzko Inkestaren (PGDI 2020) emaitza nagusiak bildu ditugu. Xede nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko pobreziaren eta ongizate-gabeziaren adierazleak aztertzea da, Europar Batasunak (EB) erabiltzen dituenei eta PGEIn berariaz txertatutakoei lehentasuna emanda. Txosten honek, aldi berean, biztanleen arteko baliabideen banaketan epe ertainera edo luzera eragina duten egiturazko joera nagusiak aintzat hartzen ditu, 2008-2020 aldiari erreferentzia berezia eginez. Horrez gain, pobreziak eta prekarietateak Euskadin duten lurralde- eta eskualde- banaketari ere heltzen dio.


Informazio gehigarria: Pobrezia eta Gizarte Desparekotasunei buruzko Inkesta (PGDI)